Azalekoa | 2018ko Maiatzaren 10a

EUSKAL HERRIA aro berri batera buruz!

M.O.

Arnaga etxe aitzinean Iparraldeko hautetsiak, lehen lerroan J. Rene Etchegaray eta Brian Currin.
Arnaga%20etxe%20aitzinean%20Iparraldeko%20hautetsiak_%20lehen%20lerroan%20J.%20Rene%20Etchegaray%20eta%20Brian%20Currin.

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Bake Bideak eta Foru Sozialak deitua zuten Kanboko Arnaga gune ospetsura.

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Bake Bideak eta Foru Sozialak deitua zuten Kanboko Arnaga gune ospetsura. Eguna historikotzat hartua izan zen, kasik 60 urteren buruan ETAk desegiten zela bideo baten bidez adierazi zuelakoz. Badu orain zonbait urte bake biderako urratsak hasi zirela, Aieteko Jauregian iragan zen konferentzian, nazioarteko pertsona ospetsu batzu hurbildu zirela. Frantses eta espainol estatuen jokamoldea inportanta izanen da, Kanbon ziren nazioarteko eta Euskal Herritik etorri arduradunek hurbiletik segituko dutela dudarik ez da.

Aieteko nazioarteko konferentzia abiapuntua

2011ko urriaren 17an, Aieteko konferentziak ordezkari politiko eta eragile sozio-ekonomiko anitz elkartu zituen Donostiako Aiete Jauregian. Nazioarteko aditu batzuk, Euskal Herrian gatazka politikoa zagoela lehen aldikoz onartu eta, Frantzia ta Espainiaren hein berean kokatuz, konponbidearen aktore gisa izendatu zuten. Konferentziaren ondotik, nazioarteko 6 ordezkariek, Gerry Adams, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Kofi Annan, Pierre Joxe, Jonathan Powell, gatazka gainditzeko puntu batzuen inguruan adierazpena irakurri zuten:

﹅ -ETAri ekintza armatuak bertan behera utz zitzan eta Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketa ideki zezan onartzeko publikoki eskatu zioten.

﹅ -Gobernueri, ETAk lehen puntu hori betez gero, elkarrizketaren bidean engaia zitezen eskatu zien.

﹅ -Berradiskidetzea, biktima guzien aitortza eta hauendako asistentzia ahalbidetuko duten neurriak plantan ezartzearen beharra azpimarratu zuten. Geroztik, Euskal Herrian eta bereziki hemen, Ipar Euskal Herrian, hautetsiak, elkarteak, sindikatuak eta alderdi politikoak Aieteko bide orriaz jabetu ziren. Aieteko konferentzia iragan eta hiru egun berantago, ETAk, 2011ko urriaren 20an ageri baten bidez iharduki zuen: "ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du."

Euskal iheslariak eta preso politikoak bide beretik

2013ko ekainean Miarritzen bildu ziren eta deklarapen publiko bat egin zuten deitu zutena "Sorterritik sorterrira", "Konponbidea egituratzeko eta iheslariok etxeratzeko garaia heldu da". Euskal Preso Politikoen Kolektiboa prest agertu zen beste eragile desberdinekin hitz-egiteko. Herritarreri, instituzioeri, alderdi politikoeri eta eragile sozialeri dei egin zuten prozesu integral baten barnean heien egoera ere kondutan hartua izan zedin.

Baionako deklarapena

2014ko urriaren 24an, Baionako unibertsitatean iragan zen bake forua. Karia hortara, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta alderdi kideek adierazpen publiko bat egin zuten, nun bereziki aipatzen zen euskal gatazka frantses estatuak ere bereganatu behar zuela.

Foru Sozialak lagungarri

Baionan lehen aldiz, ospe handian, 2013ko martxoan antolatu zen Baionako Unibertsitatean bake forua, etorri ziren nazioarteko pertsonalitate batzuk, besteak beste Raymond Kendall eta Brian Currin. Beste foru batzuk antolatuak izan dira Iparraldean eta Hegoaldean, beti helburu berdinarekin, jendarteratzea euskal gatazka.

Markatu dituen azken gertakariak

2016ko abenduaren 16an, Luhuson Bake Artisauak deituak izan zirenek, ETAren desarmatzeari buruz lehen pausu bat eman nahi izan zuten. Baina arrastatuak izan ziren, gertakari horrek sortu zuen elkartasun handia jendarte eta hautetsienganik. Biharamunean milaka jende hurbildu zen manifestatzeko eta 600 pasa hautetsik eskatu zuten frantses gobernuari euskal gatazkaren konponbidean engaia zedin. 2017ko apirilaren 8a izpirituak markatu zuen eguna izan zen, jendarte zibilak bere gain hartu baitzuen ETAren armagabetzea, memento berean Baionan 20.000 jende hurbildu ziren. 2017ko abenduaren 9an, 11.000 jende Parisen bildu ziren bakearen alde, eta bereziki eskatzeko euskal preso politikoen salbuespen neurriak geldituak izan diten.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016