Han eta Hemen | 2018ko Apirilaren 26a
Eneko Bidegain,
Baionan sortua 1975ean, kazetaria, lanbidez Mondragon Unibertsitateko erakasle. Idazlea ere, bere 10. liburua berrikitan publikatu du "Lurraldea eta herria". Galdera hauen bidez azaltzen dauku bere azken liburua.
Baionan sortua 1975ean, kazetaria, lanbidez Mondragon Unibertsitateko erakasle. Idazlea ere, bere 10. liburua berrikitan publikatu du "Lurraldea eta herria". Galdera hauen bidez azaltzen dauku bere azken liburua.
Euskal Herriaren historia aipatzen duzu lehen parte batean, inportanta da jakitea nundik heldu giren?
Azpimarratu nahi izan dut gure herriaren À¢'€'"Euskal HerriarenÀ¢'€'" lurraldea zatitua dela, gaur egun. Zatiketa hori ulertzeko, esplikatu behar da nola gertatu den. Baina zatiketa hori ez dela berezkoa eta naturala ohartzeko ere, inportantea da lurralde batasunaren kontzientzia harraraztea. Eta horretarako, baitezpadakoa da gure herriaren historia ezagutzea. Hots, lehen zatiko kronika historiko horretan kontatzen dudana da Euskal Herriko lurraldearen bilakaera mendeetan zehar. Euskaldunek beren lurraldearen kontrola galdu zuten zatika-zatika eta pixkanaka- pixkanaka, ororen buru kontrol osoa Frantziaren edo Espainiaren esku gelditu arte. Hori gertatu da Frantziaren eta Espainiaren indarkeriaren bidez; ez euskaldunen borondatez. Euskaldunek beti defendatu dute beren askatasuna eta beren lurraldearen batasuna. Harremanak, gainera, naturalak izan dira berriki arte.
Zure liburuan Euskal Herriaren lurralde antolaketari buruz egiten duzu gogoeta bat. Gaurko egoeraz ezkor zira?
Euskal Herriak bizirik eta sendo iraun du, nahiz eta mendeetan zehar okupatua izan den eta jazarpena jasan duen. Hori ikaragarriko balentria da. Erakusten du zenbateko indarra duen. Haatik, Espainiaren eta Frantziaren eragina gero eta handiagoa da. Gaur egun, Euskal Herria hiru puska nagusitan zatitua da, eta zati bakoitza bere bidetik doa. Ondorioz, gero eta gutiago dugu elkarren berri, elkarri bizkarra ematen diogu. Azken hamabortz bat urteetan, gure herri kontzientzia bera galtzen ari da, zatiketa horrengatik. Zatiketa horren ondorioak gure biziko arlo guzietan jasaten ditugu: ekonomian, kirolean, administrazioan, zerbitzuetan, kulturan, erreferentzietan, ikasketetan...
Zergatik idatzi duzu gai honen inguruan, gogoeta eskas bat delakoz?
Azken urteetan utzi dugu antolaketa administratiboa gaina hartzen. Onartu dugu hori dela Euskal Herriko antolaketa naturala. Nafarroa Garaia eta EAE bereiziak direla (Nafarroa ez dela Euskal Herria) diotenek borroka ideologikoa irabazi dute. Ipar Euskal Herriak bere bidea egiten du, Hegoaldea ahantzirik (hitzordu sinbolikoetan salbu). Estrategia politikoak ere Espainiak eta Frantziak jarri diguten zatiketaren arabera diseinatu dira. Denbora batez uste nuen "asimetriaren" bidea zela egokiena eta logikoena, pentsatuz Euskal Herriko leku guzietan ez dela egoera bera. Urteen buruan ohartu naiz bide hori ez dela ona; ez duela balio izan zati bakoitzaren egoera hobetzeko, eta, aldiz, elkarrengandik gero eta gehiago urrundu gaituela. Egia da herri kontzientzia maila biziki ahula dela Lapurdin (indartsuago Baxenabarren eta Zuberoan); eta hain zuzen, horregatik, herri kontzientzia handitu nahi bada, bide bakarra da: Hegoaldearekin harremanak naturalak eta egonkorrak bihurtzea. Gure gisa ibiliz, kontzientzia oraino gehiago ahulduko da.
.263306.jpg)














