Gure Hitza | 2018ko Apirilaren 26a

Euskararen ehule

Peio Jorajuria

Euskararen%20ehule

Ehun urte beteko dira laster Euskaltzaindiak eman zituela lehen urratsak.

Ehun urte beteko dira laster Euskaltzaindiak eman zituela lehen urratsak. Mende oso bat euskararen zerbitzuko, “euskara ehuntzen”, berak logo berriaren bitartez erakusten duen bezala (ikus azpikaldean). Euskal Herri osoa estaltzen duen akademia dugu Euskaltzaindia, historia aberatseko erakundea. XX. mende hastapeneko urte bolboratsuetan ditu erroak. Eneko Bidegainek agertu berria duen “Lurraldea eta herria” liburuan kondatzen dauku gaur oraindik bizi den Euskaltzaleen Biltzarra – euskal elkarteen amatxi– izan zela mugaz bi aldetako euskaltzaleak biltzen zituen lehen erakundea, 1901ean Hendaian eta 1902an Hondarribian oinarriak finkaturik eta Gratien Adema Zaldubi, Arturo Campion eta Sabino Arana Goirik kudeaturik. Hunen ildotik sortu zen gero, 1918ko irailean, Eusko Ikaskuntza, Oñatin, hunek ere zazpi euskal lurraldetako euskaltzaleak bilduz, Arturo Campion zaukala ohorezko lehendakari. Hain zuzen, Oñatiko kongresu hortan zen ere erabaki euskararen zaintza eta ikerketa lanak segurtatuko zituen erakunde bat behar zela eraiki. Eta ondoko urtean, 1919ko urrian, Euskaltzaindia zen ofizialki sortu, ipar eta hego aldetako euskaltzale jakintsunak bilduz, hamabi lagun lehen hartan, Resurreccion Maria Azkueren kudeantzapean. Geroztik euskaltzainak xinaurri lanetan dabilzkigu euskara ehuntzen, gaur Andres Urrutia bizkaitarra dutela buru, historiako zazpigarren euskaltzainburua, Jean Haritschelhar baigorriarraren segida harturik. Ez da haatik erakundearen mendeburua soilik ospatuko. Euskara batuaren abiatzearen 50. urtemuga ere oroitaraziko da. Lehen urratsak eman ziren Arantzazuko kongresuan, 1968ko urrian. Bainan kongresu hori aitzin, euskara batuari buruzko lehen gogoetaldiak Baionan ziren ereman, 1963/1964ko urteetan, Jean-Louis Davant, Txillardegi, Monzon eta beste batzuren artean. Hara zergatik Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak Baionan hasiko diren heldu den irailean, “aitzindari” horien ekarpena gogoan. Ez da haatik iraganari so egoki Euskaltzaindia, euskararen etorkizuna du jomugan, gaurko eta biharko bizimoduari egokituko den euskara, bereziki teknologia berri, sare sozial eta gaineratikoetan barna, eta hor ditugu euskaltzainak hitzen lihoa suharki iruten, gure hizkuntza xahar eta ederra egonkortzen eta luzarako irauten laguntzen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3447. zbk

Ikasi behar dugu elgarrekin bizitzen denak anai-arrebak bagine bezala

Martin Luther King

Gure Hitza | 2018/04/26

Euskararen ehule

Peio Jorajuria

Euskararen%20ehule

Ehun urte beteko dira laster Euskaltzaindiak eman zituela lehen urratsak.

Ehun urte beteko dira laster Euskaltzaindiak eman zituela lehen urratsak. Mende oso bat euskararen zerbitzuko, “euskara ehuntzen”, berak logo berriaren bitartez erakusten duen bezala (ikus azpikaldean). Euskal Herri osoa estaltzen duen akademia dugu Euskaltzaindia, historia aberatseko erakundea. XX. mende hastapeneko urte bolboratsuetan ditu erroak. Eneko Bidegainek agertu berria duen “Lurraldea eta herria” liburuan kondatzen dauku gaur oraindik bizi den Euskaltzaleen Biltzarra – euskal elkarteen amatxi– izan zela mugaz bi aldetako euskaltzaleak biltzen zituen lehen erakundea, 1901ean Hendaian eta 1902an Hondarribian oinarriak finkaturik eta Gratien Adema Zaldubi, Arturo Campion eta Sabino Arana Goirik kudeaturik. Hunen ildotik sortu zen gero, 1918ko irailean, Eusko Ikaskuntza, Oñatin, hunek ere zazpi euskal lurraldetako euskaltzaleak bilduz, Arturo Campion zaukala ohorezko lehendakari. Hain zuzen, Oñatiko kongresu hortan zen ere erabaki euskararen zaintza eta ikerketa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016