Kostaldean | 2018ko Apirilaren 19a

Zoin ona, herriko haragia!

Aspaldiko partez, behiak ba Donibaneko merkatu plazan
Aspaldiko%20partez_%20behiak%20ba%20Donibaneko%20merkatu%20plazan

Donibane Lohizunen,

Herriko Haragiaren besta zuten joanden igandean, Herriko Etxea laguntzaile. Bildu da jende, herritar eta kanpotiar, aroa ere alde, goizean haizeak balinbazuen ere bere gisako bipil aire bat. Izan da hitzaldi eta elkarrizketa, asko gisetarat erakusterat emanez herriko haragia arraroa dela, ez dugula haatik aski ezagutzen, ez eta beraz aski preziatzen... Holako egunak guziz egokiak bixtan da denak hobeki ohar giten holako altxor baliosari. Merkatuko plazarat zazpi behi baziren ekarriak, untsa behi ederrak, batto adar-motza izanikan ere... Ikusi ditugu haur zonbait harrituak, hiritar hutsak hain segur, ez bide zuten behinere behirik ikusia hoin hurbiletik! Han berean izan da haragi mozte erakusketa bat eta fama handiko sukaldari zonbaitek ere zernahi argitasun eman dute haragiaren untsa prestatzeko moldeetaz... Bazterren airosteko, musikariak ere baziren, besteak beste bi neska gazte, bat irisartarra eta bestea Arrutakoa, akordeoi edo eskusoinua ederki joiten dutenak...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/04/19

Lanpostu baten ondotik | "Harrobia" etxegunearen obrak hasten ahal bainan... | Ravel akademiaren udaberria | Maite duzue legatza? | Gauazko treinak berriz izanen? | Euskaraldia Ziburun

Lanpostu baten ondotik

Hendaian, bazen mugimendu joanden egunean Irandatzeko kiroldegian, eta arras mugimendu berezia, lehen aldikotz hor muntatuak-eta topaketa batzu, lana xekatzen dutenak laguntzeko, harremanetan ezarriz lana eskaintzen ahal dutenekin. Egun horrek arrakasta pollita ukan du eta hori bera ez da guti. Zortzi ehun bat lagun jin dira lan zerbaiten menturan. Adin guzietakoak, gizon eta emazte. Bakoitxak bere xedeak agertuz eta bere arrangurak aipatuz. Hoinbeste jende hola biltzea, horrek erran nahi du alde batetik ainitz badirela lanik gabe bainan ere ainitz badirela mugitzen direnak lanpostu bat ardietsi nahiz. Lan eskaintza askoren egileak ere hor ziren. Egun baikorra denen buru. Bixtan da ez dela mirakuilurik gertatu. Han berean ez da hainbeste lanpostu segurtatu bainan harreman baliosak izan dira, ondoko egunetan, edo(eta) astetan, ukaiten ahal dute oraino ondorio onik... Lanketari frangori bide berri batzu ideki zaizkiote alabainan, horrek ere ainitz bal...

Irakurri segida

3446. zbk

Herrak iluntzen du bizia, maitasunak argitzen

Martin Luther King

Gure Hitza | 2018/04/19

Milesker!

Janbattitt Dirassar

Behialakoak ziona, gertatzen ez denik ez da!

Behialakoak ziona, gertatzen ez denik ez da! Eta gutien ustean bada ustegabeko zerbait! Barkatu otoi bainan aste huntan nihauren buruaz sartu nahi ditut lehenik zonbait lerro. Lorietan nindagon "Herria" astekari hunen biltzar nagusia Xuberoan behar ginuela, eta gainerat Muskildin, euskal nortasunari zoin atxikia den azkar erakusten duen herri batean. Azkenik oraino aurtengo maskarada airosa aski ederki muntatuz... Bainan ez nintzen biltzar nagusian, ezinbestean bada ezinbestean, bortxatua bezala etxen egoiterat... Artetik erraiteko, ez dut usu huts egin hitzordu hori, bi aldiz naski, aurten eta duela sei urte, Donibane Garazin iragan zelarik, eta orduan ere ezinbestean... Alta, usaian bezala nahiko nintuen agurtu eta eskertu Herria astekari hunen lankide, berriketari eta laguntzaile kartsuak. Nahiko nioten milesker handi bat erran bihotzaren zolazolatik. Erran zoin baliosak zaizkitan batzuk eta bestek akulatzen dituzten urratsak. Alde bat kanbiatuz doan mundu huntan eta "Herria" ber...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016