Han eta Hemen | 2018ko Apirilaren 19a

ELEPIKA : Euskara eta Euskal Kulturaren festibala

ELEPIKA%20:%20Euskara%20eta%20Euskal%20Kulturaren%20festibala

Joan den ostegunean Uztaritzeko mediatekan aurkeztua izan da Elepika euskara eta euskal kulturaren festibala, iraganen dena apirilaren 18tik maiatzaren 5erat. Michel Sarratiak Uztaritzeko Herriko Etxearen izenean eskertu ditu Basusarri, Itsasu, Kanbo eta Uztaritzeko mediatekak 3. edizio hau antolatua izanik. Beñat Arrabitek Euskal Elkargoaren izenean azpimarratu du garrantzia handia dutela holako gertakariek euskara bultzatzeko. Haurreri euskaraz irakurtzeko gostua emaitea, liburuaz gain zion tresna berriak eskuratzea ezinbestekoa dela eta artisteri eremu baten eskaintzea. Booktrailer (bideo bidez aurkeztua den liburua) bat plantan jarri dute, Aldudarrak Bideoren laguntzarekin. Lehiaketa bat antolatu da, edonorek bozkatzen ahalko du, sariak maiatzaren 4an banatuak izanen dira. Parte-hartzen duten kolegioak dira Kanboko Errobi eta Xalbador, Uztaritzeko San Frantses Xabier ikastetxeak. Ikusgarri guziak kitorik dira, hala ere hobe ikusgarri batzuentzat aitzinetik lekua atxikitzea, zuzenean herriko mediatekara deituz.

Egitaraua:

Apirilaren 20an, ostirala, Sarrionandia gaualdia, idazle famatu honi buruz egin dokumentala.

Uztaritzeko mediatekan, 20:30

Apirilaren 21ean, larunbata:

Uztaritzeko mediatekan, 11:00, Ene Kantak Dantzan, haurren ikusgarria dantza ta kantua nahasirik.

Itsasuko liburutegian, 18:00, JENDEAK, Ildoka antzerki taldea, Daniel Landarten liburutik hartu kondakizunak.

Apirilaren 25ean, asteazkena:

Basusarriko liburutegian, 9:30, Ipuin kondaketa, Ttittika Recalt.

Apirilaren 27an, ostirala:

Kanboko mediatekan, 20:30, Ekiza + Murgeso, bi kantarien emanaldia.

Apirilaren 28an, larunbata:

Kanboko mediatekan, 11:00, ZUEK, Elea konpainiak eman ikusgarria.

Maiatzaren 3an, osteguna:

Uztaritzeko Lapurdi gelan, 20:30, ZAZPI SENIDEKO, Le Petit Théâtre de Pain.

Maiatzaren 4an, ostirala, Booktrailer sari emaitea. Kanboko l’Aiglon Zineman, 14:00. Maiatzaren 5ean, larunbata, IRAKURRIZ, Zirko-Antzerkia, Shakti Olaizola

Uztaritzeko mediatekan, 11:00.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/04/19

HAZIAK MINTZO : eta orain dantza egin ezazue!

Milafrangako Bihotz Sakratuko ikasleak

Aurten Milafrangako Bihotz Sakratuko ikasle guziek ber dantza proiektuan parte hartuko dute. Proiektu hau eskolako proiektuan sartzen da. Erakasleek nahi zituzten haurren harremanak hobetu eta komunikazio forma guziak erraztu. Deia, joan den urtean, eskolak komunikazioa landu du. Adibidez, haundiek film bat muntatu dute haurrak sentsibilizatzeko irudien eta testuen indarrarekin komunikazioan. Bertze aldetik, gure eskolako elebidun ikasle guziek parte hartu dute “Euskal kultur goiz bati” ekitaldian nun jostatu diren eta euskaraz mintzatu bertze eskola elebidunetako haurrekin. Azkenik, urtea bururatzeko, eskolako haur guziek parte hartu dute “Milafranga ondartza” egunean, nun eskolako haurrak nahasiz, piknika bat egin dute eta ondotik ur joko batzuk egin dituzte.

Aurten, erakasleek urrunago joan nahi zuten: ikasgelako eta jostaldiko giroa hobetu, harremanak emendatu, tentsioak apaldu eta bakotxaren emozioeri kasu eman. Ardatz desberdinak pentsatuak izan dira:

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/04/19

“JENDEAK”: bi emanaldi, geldialdia aitzin

Jadanik bederatzi aldiz arrakasta ederra bildurik, Ildoka taldekoak ariko dira Itsasun eta Biarritzen. Bi emanaldi horien ondotik taldea geldituko da baina udazkenean berriz hasteko xedearekin. Hona noiz eta non ikusten ahalko diren:

Apirilaren 21ean, larunbatarekin, 18:00etan, Itsasuko Herriko Etxeko Kontseiluko gelan, liburutegitik sartuz.

Apirilaren 27an, ostiralarekin, 18:00etan, Biarritzeko Mediatekako entzunaretoan. Itsasuko antolatzaileak dira: Euskal Elkargoa, Itsasu, Kanbo eta Uztaritzeko mediateka eta liburutegiak

Elepika Errobiko mediateken euskarazko festibalaren baitan. Biarritzeko antolatzailea da: Herriko Mediateka, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan. Emanaldiak orena irauten du. Sartzea kitorik. Nahi duenak “Jendeak” liburua tokian berean erosten ahalko du.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/04/19

UDA LEKU

Udako egonaldientzat izen emateak abiatuko ditu, apirilaren 28an, larunbata, Kanboko Xalbador kolegioan 10:00ak eta 13:30 artean. 6 eta 15 urte arteko haur eta gazteeri idekia da Ekarri beharko diren dokumentuak izen emaite txostena osatzeko: baitezpadakoak diren txertoen kopia (DTP) Surf-arentzat: ur jardueren gaitasun agiria Diru laguntza agiriak (CAF, MSA, Euskal Haziak etb.)

Informazio gehiago ukaiteko edota apirilaren 30etik aitzina, izen emaiteentzat: uda.leku@wanadoo.fr edo 05 59 55 01 25 – Uda Leku Elkartea - Jeanne Peyré karrika, 2 – 64100 Baiona

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/04/19

Irakurlean mintzo : Jacobinoen Frantzia

Zirtzili Traputzar

Joanden martxoaren 20an, Emmanuel Macron gure jaun Presidente agurgarriak, “Institut de France” instituzio ospetsuan, bere Frantziaren ametsa iradoki digu. Hona hemen besteak beste bere aitorpen sutsuak: “...Au fond, nous sommes le seul pays de la Francophonie qui ne vit qu’en français......Il n’y a que les Français qui n’ont que le Français...”(1) Non da ba frantsesez baizik bizi den Frantzia? Ez Bretainian, non frantsesaz bestalde bretoiera mintzatzen baita... Ez Alsazian, non frantsesaz bestalde alsaziera mintzatzen baita... Ez Okzitanian, non frantsesaz bestalde okzitaniera mintzatzen baita... Ez Korsikan, non frantsesaz bestalde korsikera mintzatzen baita... Ez Euskal-Herrian, non frantsesaz bestalde, euskarari, gure hizkuntzari atxikiak baigira... Ez Parisen ere funtsean, non frantsesaz bestalde, arabiera, ingelesa, japoniera, txinera, etab... etab... mintzatzen baitira. Non da beraz frantsesez baizik bizi den Frantzia? Non deabru da? Ez bada Bretaini...

Irakurri segida

3446. zbk

Herrak iluntzen du bizia, maitasunak argitzen

Martin Luther King

Gure Hitza | 2018/04/19

Milesker!

Janbattitt Dirassar

Behialakoak ziona, gertatzen ez denik ez da!

Behialakoak ziona, gertatzen ez denik ez da! Eta gutien ustean bada ustegabeko zerbait! Barkatu otoi bainan aste huntan nihauren buruaz sartu nahi ditut lehenik zonbait lerro. Lorietan nindagon "Herria" astekari hunen biltzar nagusia Xuberoan behar ginuela, eta gainerat Muskildin, euskal nortasunari zoin atxikia den azkar erakusten duen herri batean. Azkenik oraino aurtengo maskarada airosa aski ederki muntatuz... Bainan ez nintzen biltzar nagusian, ezinbestean bada ezinbestean, bortxatua bezala etxen egoiterat... Artetik erraiteko, ez dut usu huts egin hitzordu hori, bi aldiz naski, aurten eta duela sei urte, Donibane Garazin iragan zelarik, eta orduan ere ezinbestean... Alta, usaian bezala nahiko nintuen agurtu eta eskertu Herria astekari hunen lankide, berriketari eta laguntzaile kartsuak. Nahiko nioten milesker handi bat erran bihotzaren zolazolatik. Erran zoin baliosak zaizkitan batzuk eta bestek akulatzen dituzten urratsak. Alde bat kanbiatuz doan mundu huntan eta "Herria" ber...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016