Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

510 presuna karrikan hilak Frantzian iaz

M.L.

Apiril honen lauean “Morts de la rue” kolektiboak omenaldi bat eskaini zuen Parisen, joan den urtean karrikan hilik aurkituak izan diren 510 presunak gogoan.

Apiril honen lauean “Morts de la rue” kolektiboak omenaldi bat eskaini zuen Parisen, joan den urtean karrikan hilik aurkituak izan diren 510 presunak gogoan. Aterbe gabeak ziren. Hara lehen titulu larririk egin ez duen berri bat. Aitzineko urteari parekatuz bederatzi hil gehiago. Heriotze gehienak Parisen (intra muros) gertatu dira. Abendua izan dute hilkorrena, 19 gorputz altxatuak, azaroa eta urtarrila jiten dira ondotik hamabosna hilekin. Nahiz joan den urteko primadera aurtengoa baino goxoagoa izan zen, martxoan eta apirilean oraino 13 presuna hilik aurkitu zituzten Pariseko karriketan. Azpimarra daitezke bederen 37 emazteak izan direla, emaiten ditugun zifrak ez baitira ehunez ehun zehatzak kasik dozena bat hilen kasuan botere publikoek ez baitute zehaztu gizonak ala emazteak ziren. Bestalde, kontutan hartzekoak dira karrikan hiltzen diren gazteak, gaztetxoak eta haurrak. 38 gorputz altxatu dituzte 20-32 urtekoak, hamalau hiru urtetik eta hogei artekoak, bai eta oraino lau, bi urtez pekoak. 510eko zerrendaren barnean ekarria da ere Thomas, joan den urteko martxoaren 4an Baionan hilik altxatu zuten 38 urtekoa. Jadanik badakigu aurtengo neguan lau presuna hilik altxatuak dituztela Iparralde honetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016