Kostaldean | 2018ko Apirilaren 12a

Herriko haragiaren besta Donibane Lohizunen

David Massonde, Jean-François Irigoyen eta Manu Berasategui
David%20Massonde_%20Jean-FranAois%20Irigoyen%20eta%20Manu%20Berasategui

Gauza berria dugu hauxe, lehen aldikoz egiten dena, igande huntan, apirilak 15, Donibane Lohizunen: herriko haragiaren besta. Helburua: herriko haragia hobeki ezagutaraztea eta ere preziaraztea bai herritarreri eta bai kanpotiarreri, denetarik izanen baita asteburu hortan, udaberriko oporraldiak izanki-eta eskola ainitzetan.

Gauza berria dugu hauxe, lehen aldikoz egiten dena, igande huntan, apirilak 15, Donibane Lohizunen: herriko haragiaren besta. Helburua: herriko haragia hobeki ezagutaraztea eta ere preziaraztea bai herritarreri eta bai kanpotiarreri, denetarik izanen baita asteburu hortan, udaberriko oporraldiak izanki-eta eskola ainitzetan. Gisa hortan gauzatuko da besta giro batean haragi ekoizleek Donibaneko Herriko Etxearekin eskuz-esku abiatu saila. Goizetik arats izanen da mugimendu. Prentsaurreko batean, antolatzaileen izenean mintzatu dira David Massonde eta Manu Berasategui, beren ondoan zutela Jean-François Irigoyen auzapeza. Azpimarratu dute Herriko Haragia elkartea goiti ari dela, batetaratzen dituela 249 abere hazle, 5 abere hiltzaile eta 110 banatzaile, iaz ba merkaturatuak 250 tona haragi. Sail hori ez da nola nahikoa, akulatua da ahal bezen kartsuki tokiko laborantzaren sanoki sustatzeko axola handi batekin, kalitate hobereneko haragiaren arrangura azkarrenarekin.

Egitarau nasaia: goizetik arrats, izanen da segur hitzordu frango. Egun guzian behi erakusketa merkatu plazan. Aratxeki eta behiki haragi salmenta eta jokoak haurrentzat. Goizeko 10etarik eguerdi arte behiki haragi mozte erakusketa. Denbora berean sukaldaritza tailerra. Select zinegelan aldiz, hitzaldi eta elkarrizketa, herriko haragiak nolako tokia daukan eta nolakoa hartzen ahal lukeen. Aditu asko partaide eta besteak beste Arnaud Daguin fama handiko sukaldaria. Eguerdi eta erditan, zintzur bustitzea, egunari doan estreinaldi berezia eta merkatu-gunearen bisita. Arratsaldeko 4etan, sukaldariburuen tailerra.

Bazkaltzeko tenorean, inguruko jatetxetan ongi etorri goxoena eginen diote deneri eta jatekoetan toki ederra segurtatuz bistan da herriko haragiari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/04/12

Beti berdin gazte!

Biziki ezagutua da Michel Lamiscarre kirolaria denboran errugbilari hauta izana eta aspaldian famatua mendiz mendi eta patarrez patar autoekin egiten diren lehiaketa berezietan.

Irakurri segida

Kostaldean | 2018/04/12

Kostaldean

Duela bi aste, sail huntan berean, jadanik aipatua dugu gai bera, Ziburun aldaketa pizkorrak izanen direla autoen aparkalekuentzat.

Irakurri segida

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016