Jainkoa bizia jendea | 2018ko Apirilaren 12a

Hiruzpalau aholku merke

Johanes Bordazahar

Mahasti zolako xederetan, gizonak erregepettitta oraino bizirik harrapatu du.

Hegoak ebaki banizkio neuria izango zen Ez zuen aldegingo

Joxean Artze

Mahasti zolako xederetan, gizonak erregepettitta oraino bizirik harrapatu du. Esku ahurrean itoko du, txoria tiutaka hasten zaiolarik. Bere kantuan gizonari hauxe dio:

- Zergaitik hil behar nauzu? Ez duzu ase handirik eginen enekin! Aldiz, libratzen banauzu, hiru aholku emanen dauzkizut, zure biziko ezin baliosagoak, zoriontsu eginen zaituztenak. Lehena zure eskutan berean emanen dauzut! Eta bigarrena, eskua zabalduko duzunean, aihen gain hortarik ukanen duzu...

Gizona hor dago zein alde ezin hautatuz: esku batean txori salda on baten mentura eta bestean zoriona. Txoria bere aldetik tiutaka:

- Iep! Hau duzu lehena. Ez du balio, ez auhenka hastea, ez odol gaiztorik egitea, ezin kausituzko helburu baten ondotik!

Gizonak eskua ireki eta txoria, libre, aihen hegian pausatzen da, hamar bat urratsetan.

- Hitzeko gizona zira! Bigarrena hau duzu. Zerbait behin betiko galdu balin baduzu ez du balio haren gibeletik denborarik galtzea! Galdua dena galdua da.

Gizona arrunt atsegabetua:

- Baina, txori pikabuztana, hire aholku pettutta horiek jadanik ezagutzen ditiat. Denek ezagutzen ditiagu!

Gizonak lurretik harri bat harturik, txoria besainka harrikatzekotan da hegaztiak irasagar-ondo gainetik botatzen diolarik:

- Zaude! Hirugarrena zor dauzut oraino. Zerbait ezin sinetsia entzuten baduzu, ez zazula nehondik sinets! Handi-mandiek erranik ere! Eta hemen beretik, aitortu behar dauzut paparoan badutala irentsirik diamante bat oilo arraultzea bezain lodia. Hor altxor eder bat galdu duzu.

Hau entzutean, gizonaren aurpegiak irasagarraren kolore horia hartzen du. Begiak su, errabia gorrian, zein ergela izan den holako txori baten libre uzteko...

Hasperen batean lausenguz hasten zaio:

- Haugi! Txoria, haugi! Gure etxean izanen duk ohore, errespetu, ostatu eta askatasun... Txorietan arraroena haiz!

- Enuxenta! Zure kastako jende guziak bezalakoa zira. Delako ene aholku ‘pettuttak’ ezagutzen dituzula baina ez duzu bat bera ere segitzen. Nola nahi duzu sinetsi ni bezalako txori ttipi batek arraultze baten heineko perla irents dezan? Gero nahi nauzu balakatuz bildu, badakizu orain ezinezkoa zauzula! Errana dauzut: galdu dena galdua da.

Hitz hauekin errepettitta airatu da arin eta bizkor, gizona aldiz hor, ahoa zabalik, bi oinak eskalapoinetan.

Horra nun txoria berriz itzuli den irasagar adar puntara:

- Gizona! Oroit zaite errepettitta mendre bat zoriontsu egin duzula gaur, honek zuhaur doi bat zoriontsu egin behar zintuzke! Esker onez, atsegin xume honekin uzten zaitut.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016