Hegoaldean | 2018ko Apirilaren 12a
Langabeziaren apaltzea
Urrats ttipiz baldin bada ere, langabezia apaltzen ari da Hego Euskal Herrian.
Urrats ttipiz baldin bada ere, langabezia apaltzen ari da Hego Euskal Herrian. Martxoan 163.074 langabe zeuden, otsailean baino 178 gutiago. Kopuru hori duela urte batekoarekin alderatuz, ohartzen gara 15.436ez apalagoa dela. Lanik gabe daudenen erdia baino gehiago 25 urtetik gorako emazteak dira. Oro har, otsailean baino 13.137 kontratu gehiago izenpetu dira martxoan. Haatik, erran behar da Hego Euskal Herrian egin diren 106.608 kontratuetarik 9.732 bakarrik direla mugagabeak, hots, %9,13.