Euskal diaspora | 2018ko Apirilaren 12a

Gomita euskal gazteeri uda huntan euskal kultura irakasteko Argentinan

Joseba Etxarri

ANIMA ZAITEZ. Villa Mariako Euzko Etxeko ‘Anima Zaitez’ programako 2017 udako partaideak. Eztitxu Harignordoquy baigorriarra lehena da ezkerretarik. Argentinako Necochean eta AEBetako Bakersfeld-en ere arizana da Eztitxu euskal irakasle (arg. AZ-EuskalKultura.com)
ANIMA%20ZAITEZ.%20Villa%20Mariako%20Euzko%20Etxeko%20a€˜Anima%20Zaiteza€™%20programako%202017%20udako%20partaideak.%20Eztitxu%20Harignordoquy%20baigorriarra%20lehena%20da%20ezkerretarik.%20Argentinako%20Necochean%20eta%20AEBetako%20Bakersfeld-en%20ere%20arizana%20da%20Eztitxu%20euskal%20irakasle%20(arg.%20AZ-EuskalKultura.com)

Hirugarren urtez antolatu dute Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria herriko Euzko Etxekoek gazteendako "Anima Zaitez" programa.

VILLA MARIA, ARGENTINA

Hirugarren urtez antolatu dute Cordoba probintzia argentinarreko Villa Maria herriko Euzko Etxekoek gazteendako "Anima Zaitez" programa. Gomita Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gazteendako da. Euskaradunak behar dute izan, gaztelania konpreniarazteko maneran mintzatu eta euskal kulturako segidako gai hauetako bat edo gehiago menperatu: euskal dantzak, musika, kirola edota gastronomia. Ez da diplomarik galdegiten, gogoa eta irakasteko nahikaria baizik. Lau gazte hautatuko dira Villa Marian uztailaren 7tik 22ra euskal kultura tailerrak emateko. Bidaia Euskal Herritik Villa Mariara gazteen kondu izanen da eta ostatua, egonaldia eta otorduak Villa Mariako Euzko Etxearen kondu. Izena emateko epea maiatzaren 9a da. Xehetasun gehiago Facebooken Anima Zaitez-en, edo animazaitez.cvascovm@gmail.com helbidera idatziz.

BOISE, ESTATU BATUAK

Aurkezpen berezi bat eginen dute Boiseko Euskal Museoan apirilaren 20an, ostirala, Jean Flesher eta Amerikanuak taldekoek, 18:00etan. Lehenengo, Estatu Batuetako euskal musikaz mintzatuko dira, lehengo eta oraiko musika eta moldeak, eta hondarreko hogeita hamar urteetan izan duen garapena aipaturik. Menturaz heien ‘Azkenean’ diskako aire batzuk ere joko dituzte. Ekitaldia kitorik da eta zintzurra bustitzeko eta pintxo batzuk dastatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Guziak ez dira Boisen izanen, baina ‘Azkenean’ grabatu zuten Amerikanuak-eko partaide dira: Jean Flesher, Jean-Jules Flesher, Jean-Pierre Etchechury, Christian Iribarren, Daniel Iribarren, Rene Caballero (+), Michelle Iturriria, Pierre Igoa eta John Ellis.

BUENOS AIRES, ARGENTINA

Hondarreko urtetan zenbait aldiz aldatu dute Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxekoek heien jatetxeko kontzesioduna. Orain, sinatu berria dute kontratua Euskal Etxeak eta hiriko Lekeitio jatetxeko arduradun den Shanti Aboitizek, proiektu eraberritu bati bide emateko Laurak Bat-en barneko ‘Amalur’ jatetxean. Shanti Aboitiz izanen da jatetxeko eta hunen baitan abiatu nahi den euskal proiektu berrituko buru. Menuak, euskal sukaldaritza tradizionala eta berria batuko ditu. Eta jatetxea musika eta arte ekitaldien leku izanen da. Gogoratu jatetxearen barnean, Gernikako Arbolaren munduko kimu zaharrenetako bat hazten dela, 1906an landatua, beraz eraikina baino zaharragoa dena, eraikina 1939koa baita, arbola errespetatuz goititua.

BUENOS AIRES, ARGENTINA

Hiriburu argentinarreko Iparraldeko Euskal Etxeak bete berriak ditu apirilaren 1ean 123 urte. 1895ean sortu euskal etxeak afaria egin du aste huntan, asteazkenean, bere egoitzan, 123 urte horien karietara eta Mikel Garikoitz etxeko zaindari izendatu zutela 70 urte bete direla ospatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016