Egun eta bihar | 2018ko Apirilaren 12a

Greba horiek

J-B D.

Joan den aste hortan beraz, bi egunez segidan, saltsa ederrik izan da hor gaindi, bereziki burdin-bideetako geltokietan.

Joan den aste hortan beraz, bi egunez segidan, saltsa ederrik izan da hor gaindi, bereziki burdin-bideetako geltokietan. Jendea metatua, treina hartu nahi eta treinik ez! Burdin-bide horietako langile ainitz greban alabainan, aitzineko egunetan erabakia zuten bezala. Ez batere ados gobernuaren xede batzuekin. Bazterrak minbera, nahiko sukarra, bereziki hiri handi batzutan. Eta hori, sindikatuen arabera segurik, soka luzea ukaiten ahal duen istorio baten hastapena baizik ez! Langileak kexu eta ez gibelerat egiteko gogorik. Bere aldetik, gobernua ere beti bere hartan. Noiztenka, kasik iduri lausengatu nahi dituela greban direnak bainan istanteko dena larderia, hartua duen bidea dela egokiena eta ez duela barkatuko, gauzatu nahi dituen aldaketak zinez beharrezkoak direla... Eta jendeak zer dio denen buru? Entzuten da ikusmolde desberdin asko... Batzu langileen alde, arrazoinekin direla hola mugitzen. Bainan hori hola diotenetan ere badira artzen direnak erran eta erran aldaketa batzu beharrezkoak direla halere, salbu ez direla presaka akulatu behar eta alde bat larderiaka ariz... Badira ere diru bilketa batzu muntatuak greban direnen laguntzeko. Sosalde ederra ba omen dute jadanik bildua... Frango badira ere haatik greba horiek nardagarriak kausitzen dituztenak, holako saltsak ez duela sobera luze iraun behar. 36 egun greba hiru hilabete barne, hori ezin jasana zaiote... Aste pare baten buruko ageriko da hain segur gauzak denen buru nola itzulikatuko diren. Dena den, hi bahiz eta ni banuk, asteburuan ere trein guti ibili da. Hola segituz eztabadak ez dira suminduko baizik eta nehork ezin erran orduan zer gertatzen ahal den...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2018/04/12

Deputatu gutiago

J-B D.

Bozketa ibilki zenean, president kargurat hupatzeko esperantzan, Emmanuel Macron garbiki mintzatua zen hortaz, lege-nagusia behar zela kanbiatu, sobera deputatu eta zenatur badela, aise gutiagorekin hobeki izanen dela...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2018/04/12

"Joan hemendik!"

J-B D.

Nanteseko aldean, denbora batez aireportu berri baten egiteko berezi eremuan, hiru ehun bat lagun beti han zauden, gobernuak deituak bazituen ere lekuen husterat...

Irakurri segida

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016