Pilota | 2018ko Apirilaren 12a

Garaziko astelehena

JME

Astelehenen huntan, apirilaren 9an, usaiako partidetako bat zen Garatenean eta ikusle gutiskoren aitzinean iragan da.

Astelehenen huntan, apirilaren 9an, usaiako partidetako bat zen Garatenean eta ikusle gutiskoren aitzinean iragan da:

Monce / Benesse................ 50

Alcasena / Iribarren............ 26

Helduenek edo esperientzia gehiago dutenek frango aise irabazi dute partida hau. Galtzaileek ihardoki dute halere lehen hamarkadan, hor kokatu baitira 6 berdintze, 7/7tan azkena. Gero kontuak irabazleen alde joan dira beti: 13/7, 20/10, 27/13, 33/17, 41/19, 50/26. Partidaren iraupena: oren bat eta 24 minutu. Moncek 9 tanto saketik, Alcasenak 3 eta bat falta.

Apirilaren 16ko partida jokatuko da 17:00etan Duzunaritzeko trinketean eta ondoko astelehenetan ere Garatenean egiten ari dituzten obrak bururatu arte.

Lambert L. / Harismendy......?

Ospital / Çubiat......................?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016