Herriz Herri - Makea (L) | 2018ko Apirilaren 12a
Laboraria eta medikua
X. Auchoberry
Duela zenbait aste iragan dira hiru herrien artean antolatu libertimenduak.
Duela zenbait aste iragan dira hiru herrien artean antolatu libertimenduak. Ze lan ikaragarria ibili duten gure goi mailako artistek! Badakit orain zendako Xan Berterretxek zirikatu dituen Makeako laborariak. Duela 30 urte baginuen ene sorterrian mediku bat eta urte guziz xerria hiltzen ginuelarik etxen emaiten ginuen parte ttiki bat jaun medikuari, xerri puskak deitzen ginituen. Alta ez zuen mirakulurik egiten, jendeak hiltzen ziren garai hartan ere orain bezala bainan hola zen. Ene amak nahi zuen osagarri onean atxiki gure gizona urdearen parte hoberenak eskainiz. Urteak jin urteak joan ez dugu gehiago hiltzen xerririk laborari etxetan, ez hazten ere eta medikuaren xerri puskak tirrit! Kasu, kasu, Baigorriko laborariak, ez ahantz jaun medikua, hiltzen baduzue xerri, bildots edo aratxe etxean!