Herriz Herri - Hendaia (L) | 2018ko Apirilaren 12a

Zurrunbiloak Hendaiako erretentzio zentroan!

Jose Bove Hendaiarat etorria Bizi!-ren mobilizazioarat
Jose%20Bove%20Hendaiarat%20etorria%20Bizi!-ren%20mobilizazioarat

2017ko urtarrilean hetsia izan zen eta berriz ideki da 2018ko apirilaren 3an.

2017ko urtarrilean hetsia izan zen eta berriz ideki da 2018ko apirilaren 3an. Berriro erretentzio idekitze hau heldu da, justu legebiltzarrean apirilaren 16an lege proiektu bat eztabaidan izanen delarik, neurri zorrotzagoak plantan jarriz. Pertona horien atxikitzeko epea erretentzio zentroetan luzatuko da, 135 egun arte. Geriza eskatzen duen pertsona baten defentsarako epea laburtua litzatekelarik.

Cimade elkartea kezkatua

Cimadek ageri baten bidez bere kezka adierazi nahi izan du. Frantses barne ministeritzak erretentzio zentroetako lekuak, 1.800etik 2.200etara pasatuko ditu, Cimadentzat egoera hori ezin onartua da, eskubide urratze bat dela dio. Horrez gain, Hendaiako zentroa mugan izanez, beldur da arrastatze gehiegikeriak izaitea. Cimadek dio berriro Hendaiako erretentzio zentroan ezarriko dituzten pertsoneri laguntza ekarriko duela beren eskubideak zainduak izan daitezen. Eskatzen dute ere lege proiektua baliogabetua izan dadin.

Bizi! mugimenduaren ekintza

Apirilaren 3an, 80 bat pertsona hurbildu da Hendaiako erretentzio zentrora, horietan Jose Bove euro-deputatua. Hautetsi izanez, honek eskubidea izan du hitz egiteko zentroko zuzendariarekin. 146 pertsonek izena eman dute bolondres izaiteko etorkinen lekua hartzeko. Bizi mugimenduarentzat etorkinentzat etxeetako ateak dira ideki behar ez eta presondegiak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016