Herriz Herri - Biarritz (L) | 2018ko Apirilaren 12a

Miarritzeko "Egun Ederrak" festibala

Apirilaren 18tik 22ra iraganen da “Les Beaux Jours” edo “Egun Ederrak” festibala, Miarritzen, Thomas Valverde piano-joile ezagunak kudeaturik.

Apirilaren 18tik 22ra iraganen da “Les Beaux Jours” edo “Egun Ederrak” festibala, Miarritzen, Thomas Valverde piano-joile ezagunak kudeaturik. Musika mota askoren entzuteko parada emanen du. 18an (asteazkena) musika klasikoa Gautier Capuçon biolontxelo-joilearekin; 19an (osteguna) folk-jazz Mélanie de Biaso kantariarekin; 20an (ostirala) baletak eta zuzenezko musika Malandain Ballet Biarritz eta Baionako Illicite konpainiarekin, hor ere Baiona-Kostaldeko Orkestra; 21ean (larunbata) musika barokoa Les Folies Françoises taldearekin; eta 22an (igandea) jazz/swing Monty Alexander piano-joilearekin. Kontzertu horiek iraganen dira Hiribarneko Geltokian (Gare du Midi), Kasinoko Antzokian eta Santa Eugenia elizan. Informazio gehiago eta erreserbatzeak: www.biarritz.fr

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016