Han eta Hemen | 2018ko Apirilaren 12a
Seaska alerta gorrian!
Euskal Erakunde Publikoa, Hezkuntza ministeritza eta Seaskaren arteko negoziaketak bertan behera utziak izan dira.
Euskal Erakunde Publikoa, Hezkuntza ministeritza eta Seaskaren arteko negoziaketak bertan behera utziak izan dira. 2018ko sartzean 230 ikasle gehiago izanen dira ikastoletan, haur kopurua 3 686tik 3 920rat pasaturik. Hitzemana izan zaien 4,5 postu gehiago ukanen zituztela.
Martxoan jakin dute, Akademia Inspektorearekin eta Errektorearekin bildu direlarik, heldu den sartzeko 0 postu izanen dutela, negoziaketak bertan behera utzi dituzte. Arranguratuak dira, 30 bat ikasletako klaseak izanen direla ikastola batzuetan.
Hau jakin orduko ikastolak alerta gorrian jarri dira eta ondoko aste eta hilabetetan mobilizazio deiak eginen dituzte, lehena maiatzaren 4an, ostiralez.