Gure Hitza | 2018ko Apirilaren 12a

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak elkarrekin gogoetan ematen eta elkarlanean proiektuen gauza arazten. Urte batzuetako borrokari esker, Xiberoa atera zen Paueko Merkatal-Industria Ganbaratik Baionakoan sartzeko. Lehenbiziko Herri Elkargoa Xiberoan sorturik, hura eredutzat hartu zuten berantago altxatu ziren Baxenabarrekoek eta Lapurdikoek.

Xiberotar kantari, txirulari eta dantzari hoberenei laket zaie beren dohainen erakusten ibiltzea Euskal Herri guzian. Alabaina, izpiritua irekitzen eta on egiten du nor bere herritik ateratzeak, urrunagoko Euskaldunak ezagutuz eta heiekin gurutzatuz, euskara batuaren eta beste euskalkien ikasteak, besteentzat xiberera ulertzera heltzeak bezala. Euskal Herri osoko hainbeste gauza interesgarriren bazterretik ez igaitekotan, beharrezkoa da liburu eta aldizkari zonbait eskuartean ukaitea. Larunbat goiz honetan, bere biltzar nagusiaren karietara, HERRIA-k gomitatzen ditu Xiberotarrak Muskildiko Denen Etxera euskaraz irakurtzearen beharraz eta moldez eztabaidatzera, Jean-Louis Davant idazlearen eta Leiane Madariagaren ingurura.

Luzaz, Xiberotar ainitz Parisera lan bila joatera behartuak izan dira. Halere, Parisen familiatuen seme-alaba eskolatu batzuk ikusi ditugu itzultzen Euskal Herrian bizitzeko eta hemen lan ikaragarria egiten. Haietarik bat zen eritasunak goizegi eraman digun Jean-Mixel Larrasquet. Burasoek bezala, bere erroak Xiberoan zauzkan, bereziki Barkoxen. Gaurko enpresarien eta jendartearen beharrak ezagutzen baitzituen, injinadore gazteen prestatzeaz arduratzen zen, eta Unibertsitate mailan, garatua zuen harreman sare zabalari esker mugaz bi aldetakoen arteko proiektuen bideratzera heltzen zen. Bertzeak bertze, azken urte hautan lan handia zeraman Euskal Herriko laborantza ekologikoari eta iraunkorrari buruzko goi mailako ikaskuntza bat xutik ezarri nahiz. Eraiki duena zinez eskertzekoa da. Euskararen fonologian aditua den Jasone alargunak eta hurbilekoek onar ditzatela gure doluminak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016