Herriz Herri - Senpere (L) | 2018ko Martxoaren 29a

Senpereko euskara XVIII. mendean

Xabier Elosegi, agertu berri duen liburuaz mintzo
Xabier%20Elosegi_%20agertu%20berri%20duen%20liburuaz%20mintzo

Liburu arraroa zaiku presentatua izan joan den ostiralean Baionako Euskal Museoan, Xabier Elosegi ikerle nekaezinaren lan sakonaren fruitua: "Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean", Lapurdi 1609 elkarteak argitaratua. XVIII. mendeko notario-agiri zenbaitetan ditu aurkitu euskarazko testuak (internetezko earchives64 atarian), hobeki erran lapurterazkoak, Senpere eta Ahetze eskualdekoak (notarioek normalki frantsesez zituzten agiriak idazten bainan zenbaitzuk euskararekiko atxikimendua eta euskararen erabiltzearen beharra suharki dituzte agertu). "Aurkikuntza ederra, dokumentu biziki interesgarriak", Xarles Videgain euskaltzainaren hitzetan, hunek diola liburuaren aitzin-solasa idatzia. "Nolaz lo egon dira gaur arte, nehor ohartu gabe?" zuela galdetzen ere Xarlesek. Xabier bezalako bat behar zen horieri ohartzeko batetik eta horiek guziak transkribatzeko, ez baita lan ttikia, Lapurdi 1609ko kide den Auxtin Zamorak azpimarratu daukun bezala. Orotara 78 dokumentu ditu liburuak agertzen, gutiz gehienak Martin Harismendy notarioarenak (57), besteak bertze zazpi notariorenak ditugula (21), Dolhagaray, Dhospital, Bertrand Planthion, Delissalde- Lahet, Michel Garrin, Jean- Pierre Duhalde eta Michel Duhalderenak. Martin Harismendyren dokumentuak bi zatitan banatu ditu Elosegik: 41 dokumentu gai orokorrez ari dira eta bertze 16ak Senpereko oihanzaintzari buruzkoak dira. Oro har, liburu hau (186 orrialde, 15€) lekukotasun biziki pollita da orduko lapurteraz bai eta garaiko jendeen ohidurez eta sozial harremanez, elementu historiko batzuk ere zaizkigula azalduak. Altxor bat, besteak beste Sarako Idazleen Biltzarrean aurkituko duzuena!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3443. zbk

Negurik ez balitz udaberria ez ginuke preziatzen ahal

Anne Bradstreet)

Gure Hitza | 2018/03/29

"Pazko goiz balitz..."

Janbattitt Dirassar

Joanden asteko "Herria"-n, sail huntan berean, Jean-Louis adixkideak biziki polliki oroitarazi dauku erran zahar bat arrunt sasoinekoa dena: "Pazko goiz balitz, martxoz ez balitz".

Joanden asteko "Herria"-n, sail huntan berean, Jean-Louis adixkideak biziki polliki oroitarazi dauku erran zahar bat arrunt sasoinekoa dena: "Pazko goiz balitz, martxoz ez balitz". Eni ere artikulu hunen idazteari plantatzean, gauza bera jin zaut gogorat... Gure arbasoek zergatik ote zuten hori hola nahi? Pazko, biziki mugikorra den besta-burua, goizik izaitea bainan ez halere goizegi, eta beraz ez martxoan... Nola aurten apirilaren lehenean izanen den, erran zahar hori berme erraiten ahal dugu egunik egokienean heldu zaukula, egokiagorik ezin izan... Horiek hola, Pazkokari beti kantu berak entzuten dira eta ez bakarrik elizetan... Nola ez denen buru? Kantu bat berehala gogorat heldu dena, eta gehiago preseski Pazko hein bat goixtiar delarik, udaberria hor dugula... Bazterra iratzartu dela edo iratzartzen ari segurik ba... Ardura hola izaiten da keinka huntan. Erran zahar batek dion bezala: "Andredena Maria martxoko, behiak larrean aseko". Eta Andredena Maria hori aipatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016