Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Martxoaren 22a

Bi sortze | Heriotze | Pintxo gaua : Barkamenak!

Bi sortze -

Martxoaren 5ean sortu da Baionan Léonie, Louise, Marie POCHELU. Aita da Dominique Pochelu eta ama Valérie Guison. Eta martxoaren 7an sortu da ere Baionan Hassan NASSIRI. Aita du Abdelaziz Nassiri eta ama Rabia Kadiri. Zorionak gurasoeri eta ongi etorri gure bi herritar berrieri!

Heriotze -

Joanden larunbatean, martxoaren 17an, zendu da Jeannette SAINT-PIERRE. 60 urte zituen eta eritasunak eraman du epe laburrean. Ehorzketa elizkizuna iragan da joanden asteartean Itsasuko elizan. Doluminak helarazten dizkiogu familiari aldizkari hunen bidez.

Pintxo Kabaret gaua: barkamena

Itsasuko Arrokagarai Ikastolako gurasoek astekari hunen bidez barkamena galdegiten dute joanden larunbatean Sanoki gelara hurbildu den jendeari, Pintxo Kabaret gauan parte hartu nahiz. Alabaina, gaualdia deuseztatua izan da Ikastolari arras hurbil den pertsona batek ukan duen istripu larriagatik. Deuseztatzea azken egunetako erabakia izan da, eta, beharbada, ez da aski eta aski fite jakinarazia izan. Beste egun batera luzatua da gaualdi hau, ondoko astetan jakinaraziko dugu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Gure Hitza | 2018/03/22

Zuzentze

Herria

Joan den asteko “Jainkoa, Bizia, Jendea” zutabean, Peio Ospitalen artikuluari ez diogu titulu zuzena eman. Ezarri dugu “Zertako? Zergatik?”, bainan hau zen duela hiru asteko Mandio kronikariaren artikuluaren izenburua, Peiorena zelarik errealki “Garapenezko kristautasunaren bidetik”. Barka diezagula!

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016