Mundu zabalean | 2018ko Martxoaren 08a

Jérôme Cahuzac preso ala ez?

M.L.

Hamar bat egun iraun zuen Pariseko dei gortean otsail honetan, bere dirua estatutik kanpo gordetzen hatzemana izan zen Jérôme Cahuzac ministro ohiaren auziak.

Hamar bat egun iraun zuen Pariseko dei gortean otsail honetan, bere dirua estatutik kanpo gordetzen hatzemana izan zen Jérôme Cahuzac ministro ohiaren auziak. Jean Christophe Muller prokuradoreak hiru urte presondegi fermu galdatu zituen. Parean Eric Dupond-Moretti akusatuaren abokatua. Beste orduz hain ozenki hitzegiten dakiena, gatua bezain umil egon zen auzi denbora guzian. Azken egunean nigar egitekotan zela zirudien, prokuradorea otoizkatzen zuela: “Jaun prokuradorea, nahi baduzu presondegi denbora luza dezakezu baina otoi, ez zazula presondegirat igor!”. Gehitu zuen azken urte hautan ihes fiskala gatik kondenatuak izan diren kargudunetan bihi bat ez dela presondegian sartu, orok “sursis” delakoa edo “gibelapena” ukan dutela. Dei gorteak maiatzaren 15ean jakinaraziko du zer erabakitzen duen. Germain Sarhy deitzen den Paue-Biarnoko Emmaus komunitateko arduradunak ideia bat plazaratu zuen sare sozialetan auzi horren kari. Jérôme Cahuzac-i aterabide bat proposatu zion seguruenetik ez presondegiratua izaiteko. Galda dezala bada presondegi denboraldiaren iragaitea Emmaus zentro batean langile. Hor aurkituko lituzkeela beste anitz langile, haiek ere beren presondegi denbora Emmausen langile iragaiten dutenak. Historia hurbilak ez du erraiten buxeteko ministro ohiak zerbait ihardoki ote dion proposamen horri.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016