Kostaldean | 2018ko Martxoaren 08a

Elurrarekin, bazter guziak xurituak

Eta bai, betiko gauza da hori, elurra xuria izaiten da!

Eta bai, betiko gauza da hori, elurra xuria izaiten da! Ez dugu egundaino aditu norbaitek elurra gorri edo berde ikusirik! Joanden egunean, bazter guziak xuri-xuriak ginituen beraz Kostaldean ere eta ez bakarrik mendietan! Elurra jin baitzauku alabainan eta kasik tipustapez... Egia erran, aro-ikerleek bezperatik errana zuten holako zerbait gerta zitakeela bainan ixtorio horrek etzuela haatik luze iraunen. Asteazken goizarekin beraz leihoak ideki orduko ohartu gira gauaz elur egina zuela eta arras polliki ere gainerat. Bai, elurra frango lodi ainitz tokitan. Itsas-hegi guzian hondartzak ere elurrez estaliak, pentze eta baratzeak ere xuriz jauntziak, teilatuak berdin, autoek lanak ba, eta ez entraalekoak, bide horietan ibiltzeko... Jende frango etxen egon behar, lanerat ezin joanez...

Haurrak loriatuak-

Holakoetan, ez gira batere untsa muntatuak izaiten, ez segurik elurra usu jasan behar duten eskualdetan bezala... Haurrak loriatuak haatik elgarri elur botaka artzeko. Eta gazte batzu ere ba, Miarritzen eta hor gaindi, toki patarretan eskian ari tirahala, mendietako elur-tokietan bezala kasik... Elurra otsailean ez da gauza arraroa. Bainan doi bat harrigarri kausitu dutena, batzuk segurik, nola bat-batean jin den alde batetik eta bestetik zoin berant, otsaileko azken egunean. Kostaldean etzen elurrik izana bost urte huntan eta orduan aurten baino berantago funtsean, martxoaren 13- an, bainan biziki arinki. Ainitz lekutan etzen batere lotu ere... Ainitzek gogoan duten elurtea duela 33 urteko hura izanki, urtarril hastean izan zena, eta frango bortitza. Zonbait egunez segidan. Urtarrilaren 7-an elurra 15 edo 16 zentimetro lodi Miarritzeko itsas-bazterrean...

Elurte handiena!-

Adin batetarat helduak direnek ez dute orobat ahantzia iragan mendeko elurte handiena, 1945-ean ikusi zena, urtarrilean, gure eskualdean bazter guziak xuri-xuriak egon baitziren bi astez eta lekuka gehiago ere... Jendea nehorat ezin joan edo biziki nekez. Elurra palataraka kendu behar behiak barroukitik ur-haskaraino joaiteko edaterat. Bai eta urketa edo ogiketa joan behar zelarik... Aldi huntan ere, joanden astean beraz, traba frango izan da eta beste buru-hausterik segur! Autobidean berean, kamiunak nehorat ezin abantza. Galdetua izana zitzaioten ez autobidean sartzea eta sartuak baziren lehen bai lehen ateratzea. Kamiuntzain batzuk ez dute aski goiz jakin omen, beste batzu tematu dira, nolazpait segitzen ahalko zutela aitzina, bainan denen buru etsi bat hartu behar... Errekontru handirik ez baita izan, hori ere zerbait da haatik.

Argazki eta mainu:

Badira ere giro berezi horren alderdi onaz baliatu direnak, zernahi argazkiren hartzeko konparazione. Edo berdin, arinki beztiturik gainerat, nahiz etzen berorik, itsasoan mainatzeko Miarritzeko Hartz Zuri delakoek egin duten bezala... Horiek hola, hau ere erran behar dugu, bai eta azpimarratu: elurra jin bezala joan da, asteazken arratsalde apalekotzat elur gehienak urtuak ziren! Denbora azkarki goxaturik biziki denbora guti barne... Gauza harrigarria hori ere... Eta ondoko elurtea noiz jinen ote da?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/03/08

Ipuin Kondalari

Gaztetxoak dena begi-beharri Txominen entzule.
Gaztetxoak%20dena%20begi-beharri%20Txominen%20entzule.

Txomin Heguy artixta, biziki ezagutua antzerkilaritzaren mundu hortan, Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioan izan da joanden egunean eta bi ipuin irakurtu daizkiote, bere betiko jeinuarekin, bosgarreneko klasetan diren ikasleeri: "Slamino" Mahalia Resampa gazteak idatzia eta "Korrontea", Ixiar Rozas gipuzkoar idazlearen lan guziz bikaina.

Irakurri segida

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016