Inbido | 2018ko Martxoaren 08a

Maldivak, parabisu ala infernu?

Muslaria

Nun dira Maldivak? Ugarte andana bat, lerroan bezala direnak, itasoan galduak iduri, iparraldeko punta Indiatik sei ehun bat kilometrotan.

Nun dira Maldivak? Ugarte andana bat, lerroan bezala direnak, itasoan galduak iduri, iparraldeko punta Indiatik sei ehun bat kilometrotan. Toki xoragarriak, arrunt turismoari emanak, hortakotz dute bildua ikaragarriko fama, kanpotiarrentzat parabisu baten parekoak direla. Keinka huntan haatik, beste famarik ere badute. Beren presidenta, Abdulla Yameen Abdul Gayoom - lau urte eta erdi kargutan dela - gero eta bortitzagoa agertzen da eta duela zonbait aste botere guziak hartuak ditu bere esku, "bazter nahasle" deitzen ditueneri ihardokitzeko estakuruan... Ikaragarriko larderia erakusten du, lekukoek hala diote segurik, mintzatzen ahal direlarik behin, eta zernahi jende baditu, jestu gutiz eta epe laburrean, preso ezar-araziak... Kontrakoek hauxe diote: "guretzat gure herria ifernu bilakatua da". 1200 ugartek osatzen dute herrialdea. Bainan ugarte horietan 200 baizik ez zeinetan norbait bizi baita. Eremuz tirahala 300 kilometro karratu leihor bainan beren konduetan ugarteen arteko itsasguneak eremutzat ekarriak dira eta hola heltzen dira Euskal-Herri osoaren heintsurat. Biztanleak, 366.000, gehienak hango berekoak, kanpotiar guti, salbu zonbait egun edo zonbait asterentzat jiten zaizkiotenak. Eta horietarik bada urtean miliun bat segurik! Eremu eta jendetza arau, beste nihun baino gehiago! Hortarik ezagun da turismoa dutela, eta ez entraalean, mozkinbide handienhandiena. Jendea hango bazterrak du xoratzen. Hango itsas-hegiak bereziki. Eta ardura iguzki eder baten ukaiteak, beti bero bainan bero hori itsas-aireak eztitzen... Bigarren mozkinbide, arrantza.

Irrisku handi bat

Horiek hola, batzuen beldurra, edo ainitzena izaitekotz, ixtorio horrek ez duela orobat alde bat iraunen... Eta zergatik? Maldivak xabal-xabalak dira. Ez da mendirik, ez da mendixkarik, ez da ere den gutieneko lur konkorrik... Lurra berotzen ari dela, klima aldatzen, itsasoak emeki bada emeki goiti egiten, hori da kezkagarri, hein bat laster, mende baten buruko hain segur, itsasoak arrunt estaliko dituela ugarte horiek, jende guziak bortxatuz beste norapait joaiterat. Ez dira hortan bainan ezin uka irrisku hori badela. Anartean, badira ugarte batzu zointan aitzina eraikitzen baitituzte gaitzeko hotel ederrak, gradu handienekoak, behin eta behin segurik lanjerik ez balitz bezala..

Giro nahasia

Hamaseigarren mendean, portuges batzu lehenak izan ziren Europatik harat joan zirenak... 1887-an haatik inglesak ziren han gaindi nagusi jarri. 1965-ean Maldivak beren gain plantatu, lokarri laxo batzu atxikiz inglesekin, lokarri batzu geroztik hautsi direnak. Aspaldixkoan, giro nahasia da biziki eta giro nahasi hori aitzina sumindu da azken aste horietan. Gero eta gehiago diktadore baten gisakoa den lendakari batekin. Bainan nork daki zer gertatuko den ondoko hilabetetan? Aroa aitzina histuko ote da? Eta kanpotiar gutiago joaiten balinbazaiote nola ihardokitzen ahalko dute? Hau ere on da jakitea, ez dena azken gertakarien ondorio bat, bainan aspaldian hola den gauza. Maldivar gehien-gehienak musulmanak dira. Orotarat, doi-doia hiru mila girixtino eta milako bat budista. Musulman erlisioena da ofizialki herrialde osoarena. Besteak ez dira debekatuak bainan kasik. Ez dira nihun agertzen ahal alabainan. Eta harat joaiten denak baldinbadu beste erlisione baten zerbait seinale, kurutze bat konparazione, edo Budaren irudi bat, kenduko diote. Bainan berriz itzuliko halere etxerateko hegazkina hartuko duelarik... Holakoak dira parabisu hortako legeak...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016