Euskal diaspora | 2018ko Martxoaren 08a

Coloradon, Nevadan eta Kalifornian

Joseba Etxarri

AYACUCHO, Argentina. Egoitza berria estreinatu zuen joanden igandean Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak, elkarteko buruzagiak, herriko auzapez eta agintariak eta bazkide eta lagunak partaide. Elkarteko dantzariek Agurra dantzatu zuten (argazkia Ayacucho al Día)
AYACUCHO_%20Argentina.%20Egoitza%20berria%20estreinatu%20zuen%20joanden%20igandean%20Ayacuchoko%20Euskal%20Odola%20Euskal%20Etxeak_%20elkarteko%20buruzagiak_%20herriko%20auzapez%20eta%20agintariak%20eta%20bazkide%20eta%20lagunak%20partaide.%20Elkarteko%20dantzariek%20Agurra%20dantzatu%20zuten%20(argazkia%20Ayacucho%20al%20DAa)

Helduden asteburuan eginen du historiako bere lehenengo NABO Mus Txapelgoa Coloradoko Euskal Etxeak.

DENVER, COLORADO.

Helduden asteburuan eginen du historiako bere lehenengo NABO Mus Txapelgoa Coloradoko Euskal Etxeak. Hala nahi dutenendako, asteburu osoko ekitaldia izanen da, Txapelgoko partidak ebiakoitzean jokatuko baitira Firestone herrian, Chris eta Nicole Lecumberry-ren etxean; eta igandean euskal elkarteak, Urteko Pintxo Eguna (eta bazkide bilkura) antolatu baitu Denver- ko St Vincent de Paul eliz katolikoko aretoan. Coloradoko Euskal Etxea etxe tipia da bazkidez, baina azkarra nahikeriaz eta engaiamenduz. Mayi (Berterretche) Petracek da elkarteko lehendakaria, Kalifornian sortu euskalduna, aitama Peio (+) eta Monique Berterretche, Chinoko Centro Basco ostatukoak. Burrasoen euskara ederra mintzo du, ber denboran NABOko diruzaina den Mayik. Aitzina lan onarekin!

ELKO, NEVADA.

Urteko bere Sheepherder’s Ball edo Artzainen Dantzaldi tradizionala eginen dute helduden larunbatean Elkoko euskaldunek. Afaria 18:00etan izanen da eta dantzaldia 19:00etan hasiko, zuzeneko musika Jean Flesher-ek eta Mercedes Mendivek ekarriko dutelarik, guzia Euskal Etxearen egoitzan. Hemen ere, asteburu osoko plana proposatzen du Euskal Etxeak, igandean, Mus Txapelketa abiatuko baitu goizeko 8:00etan, egun osoan luzatzeko, ohiko giro onean.

CHINO, KALIFORNIA.

Gaurko hirugarren hitzordu estatubatuarrak Kaliforniako Chinora garamatza, musaren inguruan baita ere. Ebiakoitzen jokatuko du Chinoko Centro Bascon bere urteko NABO Txapelketa Los Angeles Hoberena Euskal Etxeak. Eta igandean, baina Chinoko Euskal Etxearen egoitzan, klubeko Gauden Bat dantza taldeko dantzariek ‘Reverse Drawing’ saio bat eginen dute sosa biltzeko heien programetarako. Gogoan atxiki, bestalde, Chinoko Euskal Etxeak besta berezi eta gogoangarri bat eginen duela apirilaren 7an, klubak aurten betetzen dituen 50 urteak ospatzeko. Zorionak aitzinetik Chino eta Chinoaldeko euskaldun guzieri! Eta gaurkoan musa frango aipatuko dugularik, ez ahantzi musa Euskal Herrian ezezik munduko hainbat euskal etxetan jende asko mugitzen duen ekimena dela. Beste herrialde batzuetan bezala, Estatu Batuetan euskal etxeen arteko txapelgo nazionala jokatzen dute. Klub bakotxak bere NABO txapelketa antolatzen du eta bere bikote txapelduna igortzen du AEBetako finaletara, aurten Homedalen (Idaho) ekainaren 2an. Hor irabazle ateratzen dena, Estatu Batuetako ordezkari joanen da Munduko finalera, Argentinako Macachin-era, buruil ondarrean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016