Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2018ko Martxoaren 08a

Uztaritze-Tolosa senidetza –

Kapito Harriko xapeldunak beltxez
Kapito%20Harriko%20xapeldunak%20beltxez

''Uztaritze-Tolosa senidetza'' elkarteak egin du bere urteko biltzar nagusia juanden astean Herriko Etxean.

Uztaritze-Tolosa senidetza –

''Uztaritze-Tolosa senidetza'' elkarteak egin du bere urteko biltzar nagusia juanden astean Herriko Etxean. Senidetzak eskaturik biltzarra hasi aitzin Laurence Hourçourigaray departamenduko hautetsiak aurkeztu du mugaz gaindiko proiektuen moldatzeko ahala, zonbait izan baititaizke diruz lagunduak baldintza egokiekin. Departamenduak lan egiteko gogoa erakusten du Aragoia, Nafarroa eta Euskadiko erkidegoekin. Proiektu horiek hunki ditzakete turismoa, ingurumena, garapen iraunkorra, kultura, kirola, laborantza edo ekintza sozialak. Azpimarratu du halere proiektuek behar dutela izan departamenduko politikaren lehentasunekin egokiak. Elkarteek balinbadute ahala proiektu batzuren moldatzeko, ikastetxeak, enpresak eta pertsona fisikoak baztertuak dira eta proiektu bakotxaren aitzinkondua mugatua da 35.000 eurotara. Aurtengo dozierren egitea denboran tinki badago ere (azken epea apirilaren 3a) ondoko urtetako balio izanen da departamenduaren proposamena. Xehetasun gehiagorentzat helbidea hau da: laurence. hourcourigaray@le64.fr eta telefonoa: 05 59 46 51 24. Ondotik biltzar nagusia laster iragan da 2017ko ekimenen txostenarekin: Hartzaro festibalean parte hartzea, Bil Toki txirrindula lasterketa, Tolosan Musik Herri egunean (maiatzean) eta San Juan Kuadrilla egunean parte hartzea, Uztaritzen elkarteen eguna eta azaroan munduko abesbatzen lehiaketari bisita. Peio Berhokoirigoin lehendakariak balorazio baikorra izan dela azpimarratu du. Diru kontuak orekatuak ziren eta aurtengo egitasmoak iragan urtekoaren antzekoak dira gehitu behar zaiela helduden abenduan Txuletaren besta eta Eguberriko merkatua. Emeki bainan segurki senidetzak ari du hartzen beste hedadura bat.

Mintzaldi –

Kultur sailean urtero Ur Begi elkarteak antolatzen dituen mintzaldietan lehena iraganen da ortzirale huntan, 9an, Lapurdi gelan 18:30etan. Lehen mintzaldi hunen lema ''Ainarak'' eta espartin industria Maulen. ''Ainarak'' deitzen zituzten Aragoitik eta Nafarroatik XIX. mendeko azken urtetan eta XX. mende hastapenean espartin lantegietarat heldu ziren emazteak eta ondoren Maule inguruan moldatu dituzten familiak. Garai hortan 30 espartin lantegi baziren Maulen. Mintzalari izanen dira ''Ikerzaleak'' taldeko xuberotar bi historialari: Joel Larroque eta Robert Elissondo. Gastuentzat entzule bakotxari 2 euroko parte hartzea eskatua izanen da. Mintzaldia frantsesez izanen da. Ongi etorri deneri.

Pilota –

Hiriburuko ezkerparetan jokatu dira juanden larunbatean atxiki ttipian Frantziako xapelgoaren finalak mail guzietan. Uztaritzeko Kapito-Harri batasunari doakionez, final bakar bat zuten Helduen B mailan. Gure pilotariak, Ximun Destaillac eta Beñat Pelletrat, xapeldun egin dira partida irabaziz 40 eta 23. Parean zituzten Aviron Bayonnais-rentzat ari ziren Bruno Irachabal eta Sebastien Etchart, hok ere uztariztar ohiak. Berdinketa bakarra 3tan izan da, gero xapeldunen gaztetasunak errexki gaina hartu du. Orai, helduden udako plaza laxoetako xapelgoer jokatu behar. Suerte on eta goresmenak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016