Herriz Herri - Senpere (L) | 2018ko Martxoaren 08a

Euskara, Frantziako Itzulian :

Euskara_%20Frantziako%20Itzulian%20:

Otsaileko azken egunak zer irudi pollita utzi daukun, gure xoko guziak elur jantzi batez estali baitira!

Euskara, Frantziako Itzulian:

Otsaileko azken egunak zer irudi pollita utzi daukun, gure xoko guziak elur jantzi batez estali baitira! Bainan berri arraro hunek bertze bat dakar, euskarak bere tokia izanen baitu, Senpere ta Ezpeletako etapa aipagarri hortan. Duela hamabi urte bezala, Euskaltzaindiak euskara erabiltzeko galdera egina zuen Christan Prudhomme “Tour de France” delakoaren buruzagiari. Hunen erantzuna garbi ta baikorra agertu da, etapa horren seinaletika baita hitzaldiak bi hizkuntzetan plazaratuak izanen direla. Hemengo baita Hegoaldeko bizikletazaleek plazer handiarekin hartuko dute adierazpen hori eta nork daki ez dugun ikusiko euskaldun txirrindulari bat etapa hunen garaile?

Ibarrungo lasterketak asteburuan:

Izen-emaiteen arabera, jendetzak bildu behar luke Ibarrungo plazan larunbat eta igandean. SPUC Lasterka sekzioak bere 10 urteak ospatzen ditu eta aurten 42km-ko lasterkaldi berri bat sortu du, “Gotorlekuen Itzulia” izendatua, larunbatean abiatuko dena goizeko 9etan. Haatik ibilaldi beldugarria emaiten du, Larrunen baita Trabenean gaindi pasatu beharra da, luzeratik kanpo 2.800 metroren desmaila jasan beharko dute. Arratsaldeko 4ak eterditan, “Ibar Run Trail” (9,8km) ainitzendako aztalen beroketa baizik ez biharamuneko. Igande goizean 9etan ttanko, froga nagusia “Senpereko Trail” lasterketaren abiatzea, 21,5km luzera eta 1.050m desmaila. Oinezkoak ere ez dira baztertuak izanen, bi ibilaldi proposatuak dira, bata 10km-koa eta bestea 16km-koa, goizeko 7etatik 8:30ak artean abiatzeak. Igande eguerdi inguruan, kirolari eta sustatzaileek bilduak behar lukete Ibarrungo plazan, zintzurren freskatzeko bai eta bazkari on baten menturan lekuan bertan, indar guziek merezi dute opari.

Amotzeko kaperan Fado ikusgarria larunbatean:

Fado, Portugaleko musika mota berezia da, nun aurkitzen diren kantu herrikoiak melankoliaz osatuak. Xabier Soubelet artistak, hemen ongi ezaguna musikari, kantari eta margolari bezala, Lisboako Castelho auzoko ostatu txiki batean ezagutu du lau artistako talde hau. Horien zintzotasun eta egiazkotasunak ongi hunkiturik utzi baitzuen. Martxoaren 10ean, arratseko 7etan, Santa Madalena kaperan, deskubritzen ahalko ditugu giro goxo batean. Denak gomit gira, sarrerak urririk, holako aukerak ezin hutseginak dira.

Ate idekitzeak Ikastolan larunbatean:

Zaldubi Ikastolak antolatzen du bere ate zabalketa larunbat huntan, goizeko 9:30etatik eguerditara. 40 urtez goitiko esperientzia duen eskola hunek 100 bat haur eskolatzen du gaur egun, 2 urtetik 10 urterainokoak. Pedagogia aktiboa erabiltzen da eta proiektuen bidez haurrak zentzua ematen dio egiten duenari. Bertzalde euskaraz ikasten eta komunikatzen du eta hauxe da murgiltze sistemaren ezaugarri nagusia. Hainbertze mendetan erabili den gure ama hizkuntza familia eta herritarren bitartez, gaur egun kenka txarrean dago. Hori erranik, Ikastolak euskararen oinarriak eskaintzen ditu haurrari. Beraz, larunbat goizean, egoitzak bisitatzeko, irakasleekin mintzatzeko, burasoekin solastatzeko, proiektuen aipatzeko, parada ezin hobea izanen da. Xehetasun gehiago www.seaska.eus edo telefonoz Senpereko ikastola 05 59 54 18 88. Gomita ez da burasoeri bakarrik mugatua.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016