Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Martxoaren 08a

Larrun ez hunki

Ganex

Sarako gaztetxoak xapeldun (arg. SIP)
Sarako%20gaztetxoak%20xapeldun%20(arg.%20SIP)

Larrun ez hunki

Kolektiboak antolatzen du eskari berri bat, azpimarratzeko bere argudioak indartzeko ezarri dituzten loturak, Departamendu eta Eskualdetik atera dokumentu ofizialeri buruz. Internetez, larrunezhunki@gmail.com

Abisu:

Martxoaren 11n, igandez (9:00-13:00), plazan pastizak salgai eskolako haurren burasoek antolaturik. Martxoaren 17an, larunbat arratseko 7etatik goiti, San Patrik gaua Herriko Etxeko edantegian.

Pilota:

Trinketean esku huska buruz buruka 2. mailan: Haroçarene Olivier irabazle 40-24 Azkaineren kontra, Endara Denis irabazle 40-18 Urruñaren kontra. 3. mailan: Jauregui Iñaki irabazle 40-10 Kapito Harriren kontra. Artekoak: Haroçarene Arnaud irabazle 40-33 Airetik-en kontra, Sarie Bastien irabazle 40-20 Irisarriren kontra. Gazteak: Iribarren Oihan irabazle 30-13 Noizbait-en kontra, Elizalde Lauran galtzaile 30-29 Zaharrer Segiren kontra, Sansinena Xanti irabazle 30-14 Mauleren kontra. Pasaka Lemoine kopan: Oronoz Mattin – Pery Nicolas irabazle 13-12 Senpereren kontra. Union Basque batasunean Gaztetxoak: Iriarte Eñaut – Etchegaray Eneko irabazle 40-20 Saubrigues-en kontra. Umetxoak: Pradere Donaiz – Aguirre Arkaitz irabazle 40-21 Goizeko Izarraren kontra. Frantziako xapelgoan esku huska Gaztetxoak: Irisarrin, finalean, Mariluz Julen – Etcheverry Unai txapeldun 40-19 irabazirik Napurrak- ekoen kontra. Pasaka: Harinordoquy Alain – Eyheramondo Raphael irabazle 13-01 Hiriburuko Ainararen kontra, Barandiaran Patxi – Elhorga Pepito galtzaile 13-03 Zaharrer Segiren kontra.

Errugbia:

Sarak galdu du 19-15 Azkaineren kontra.

Eskubaloia:

11 urtekoek irabazi 23-12 Angeluren kontra. 13koek berdinketa 25-25 Bordes-en kontra. 15ekoek irabazi 33-08 Angeluren kontra. 18koek irabazi 26-18 Lons-en kontra. Neska helduek irabazi 26-21 Angeluren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016