Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2018ko Martxoaren 08a

Jantegi berriaren estreina

Otsailaren 24an, larunbatarekin, estreinatu da eskola publikoko jantegi berria, karia hortarat bildurik hautetsi andana bat, auzo herrietako auzapez eta goragokoetarik, bai eta gomitari ihardetsi duten herritarrak, hauetan zela beti erne Xalbat CHARRITON auzapez ohia.

Jantegi berriaren estreina

Otsailaren 24an, larunbatarekin, estreinatu da eskola publikoko jantegi berria, karia hortarat bildurik hautetsi andana bat, auzo herrietako auzapez eta goragokoetarik, bai eta gomitari ihardetsi duten herritarrak, hauetan zela beti erne Xalbat CHARRITON auzapez ohia. Hain xuxen Jean-Michel DONAPETRY auzapezak, orori ongi etorri egin ondoan, nahi ukan ditu aipatu bere aitzinekoaren denboratik orai arte herriko bizia markatu duten gertakari zenbait: laborantxa sustatzeko egin ziren lurberriak, xaharretxearen sortzea, trinketa, apezetxean eta Elizalarrean bizitegiak, etxe guneen antolatzea eta beste. Etxe guneetan azkena delarik "Hirixka" trinket ondoan salgai diren bost etxe lekurekin eta laster eraikiko den 6 bizitegitako etxearekin. Beti fama ona duen PAUSA LEKUA xaharretxeari doakionez enplegu sortzaile ere izan dela herrian du erran, bestalde herriko eskolako ikasleen eta xaharretxeko egoiliarren arteko harremanak azpimarratuz. Herriko jendetza emendatu dela jakinarazi du ere: 505 herritar girela, xaharretxeko egoiliarrekin, azken kondaketaren arabera.

Beharrak emendatzen

Herritar gehiago eta beharrak handiago. Joan den sartzeaz geroz Aiherrakoarekin bateratua den eskola publikoan 70 bat izanez, obra berri hau beharrezkoa zela iduritu zaiote gure hautetsier. Orotara 332.000€ gosta da, inguruen moldaketa eta apaintzeak eta zergak barne. Laguntzak: Estatutik 96.000€, Ministeritza erreserbatik 20.000 €, urte bat barne itzulia izanen den zerga 55.000€. Herriaren gain gelditu da 161.000€. Florence LASSERRE DAVID deputatuak, J. Jacques LASSERRE departamendu buruak, A. Marie BRUTHE departamendu kontseilariak eta JOCOU euskal elkargoko lehendakari ordeak ere hitza hartu dute herrian egin direnen goresteko. Ohiko benedikatzea aldiz Xipri ARBELBIDE gure xoko hau ontsa ezagutzen duen apezak du bete, eskola elebiduna dela oroitarazirik, euskaraz egin duen otoitz gisako mintzaldi laburrarekin. Ondotik denak gomit ziren obra berriaren bisitatzerat baso bat elgarrekin hartu aitzin. Auzapezak jakinarazi du ere gela berri hau elkarteek baliatzen ahalko dutela urririk eta partikularrek 100€ ordainduz egunarentzat.

Arberoa ikastolan ate idekiak

Martxoaren 10ean larunbat goizarekin 9etarik 13ak arte, ikastolan kausituko dira irakasle eta buraso ikastolaren ezagutarazteko interesatuak diren guzieri, buraso berri, haur eta beste.

Irulegiko Irratiaren kanpaina

Urte guziez egiten den eskea abiatua da, beraz zaudezte prest ongi etorri hoberenaren egiteko; hoin maite duzuen irratiak zuen laguntzaren behar haundia baitu beti. Eskerrak bihozdun guzieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016