Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Martxoaren 08a

Pintxo Kabarre Gaua

Pintxo%20Kabarre%20Gaua

Heriotze –

Otsailaren 28an zendu da Itsasun Louis CABANES jauna, 84 urtetan. Doluminak helarazten dizkiogu familiari astekari hunen bidez.

Hitzaldi-eztabaida –

Hitzaldi-eztabaida bat antolatzen du herriko CCAS batzordeak. Gaia izanen da "La violence au quotidien" (indarkeria eguneroko bizian). Hizlaria izanen da Sophie Schumacher anderea, familia-terapeuta da, jadanik ezaguna dugu herrian. Gaualdi hau iraganen da martxoaren 16an, ostiralez, 20.00etan, Sanoki gelan. Sartzea kitorik, deneri idekia.

Euskal Herriko "Tiki-Tourra" -

Euskal Herriko "Tiki-Tourra" Itsasun pasatuko da, eta geldialdi bat eginen du martxoaren 17an, larunbatez. 14.30etan helduko da Atharri ezker paretara eta hor egonen hiru orenez. Zortzi urte azpitiko haurrek egiten ahalko dituzte itzuliak auto elektrikoetan, eta hori guzia kitorik. Horra beraz arratsalde goxo baten pasatzeko parada, haurreri plazer eginez!

Pintxo kabaret gaua –

Martxoaren 17an, larunbatez, Itsasuko Arrokagarai ikastolak "Pintxo Kabaret Gaua" antolatzen du Sanoki gelan: arratseko 7etatik goiti afaltzen ahalko da, Kabaret gaualdia hasi aitzin, 9etan. Egitaraua: - Kantariak: Jurgi Ekiza, Jon Itçaina, Pako eta Paxkal Irigoien - Antzerkia: Kafos taldea (Amaia H e n n e b u t t e, Gilen Hiribarren, Jokin Irungaray, Xalbat Itçaina eta Antton Moustirats). - Bertsulariak: Aimar Karrika eta Xumai Murua.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016