Herriz Herri - Heleta (NB) | 2018ko Martxoaren 08a

Feiria –

Herritarra

Feiria –Primaderako feiria, martxoko hirugarren ibiakoitz-igandetan egiten dena, aurten martxoaren 17an eta 18an izanen da.

Feiria –

Primaderako feiria, martxoko hirugarren ibiakoitz-igandetan egiten dena, aurten martxoaren 17an eta 18an izanen da. Lehen egunean zaldi eta behiek dute beren eguna. Santa Katalina baino arintxago izanik ere, ez da dudarik halere jalgiko dela kabala.

Lehiaketa eta kantaldi –

Feiriaren bigarren egunean, igandean, miga lehiaketa handia iraganen da. Ehun buruz goiti badira igurikatuak, hain da arrakastatsua agertua egun hori, plaza guzia gorri gorria migez betea, sari ederrak daudela buruan. Mailetako lehen izaitea ez badago gaizki, miga guzietako hoberenaren berexteak emaiten du kezka epaileer. Bainan aurten ezarria izan da egun hortan berean gure elizan, aratsaldeko 4etan, kantaldi bat mail handikoa, adin anitz kurutzatuz herriko seme Michel Etcheverryren inguruan, Menditarrak orai ezagunak direnak bai hemen eta bai Hegoaldean, Magali Zubillaga eta lehen aldikotz gure elizan Pauline eta Juliette gazteak. Gostu guzietakoa bada hor, igande osoarena. Goizetik arats egoitea luze bada, hauta ditake, bainan bat ala bestea ez hutsegin! Gainera ostalerrek eginen dute egun hortarako janaldi berezia. Ongi etorri!

Mezak –

Ibiakoitzean (kasu orena) 17:00 Mehainen, igandean meza bakarra 9:30 Iholdin, 10:30 biltzar nagusia Heleta Seroretxean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016