Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2018ko Martxoaren 08a

Euskal Herriko Mus Txapelketan Baxenafarroako finalistak

Jean-Marie eta Patrick Oçafrain, Baxenafarroako xapeldunak
Jean-Marie%20eta%20Patrick%20OAafrain_%20Baxenafarroako%20xapeldunak

Joan den larunbatean, martxoaren 3an, jokatu dira Baxenafarroako finalak, Euskal Herriko Mus Txapelketaren kondu, Donapaleun, 52 pareren artean.

Joan den larunbatean, martxoaren 3an, jokatu dira Baxenafarroako finalak, Euskal Herriko Mus Txapelketaren kondu, Donapaleun, 52 pareren artean. Eta Bankatik ateratu zaizkigu aurtengo lurralde hortako xapeldunak: Patrick eta Jean-Marie Oçafrain. Finalean, Baigorriko Marcel Saussie eta Mathieu Lurori zaizkie nagusitu. Hirugarren eta laugarren egin dute Bidarraiko bi parek: Jean-Jacques Ithorots eta Jokin Maitiak, eta Paxkal eta David Ibarrolak. Lau horiek sailkatuak dira euskal lurralde osoko final handirako. Hau larunbat huntan, martxoaren 10ean, jokatuko da Uztaritzen, Kiroletan. Baxe-nafarroatik 18 pare dira sailkatu Uztaritzeko finalerako: aipatutako lauak bai eta Pierre Iribarne eta Dominique Ithurralde (Lasa), Beñat Lagourgue eta Frantxoa Ayçaguer (Larzabale), Guillaume Guelle eta Emilie Etcheverry (Donamartiri), Jean- Michel Mocho eta Jean- Claude Inchauspe (Lasa), Jean-Paul eta Audrey Basterretche (Baigorri), Ttotte Lopez eta Mattin Garat (Heleta), Roger eta Pierre Mendiondo (Aiherra), Maite Paris eta Céline Irola (Donamartiri), Jeff Arabit eta Nadine Bidondo (Lasa), Cathy Hariscain eta Léonie Gariador (Larzabale), Beñat Laxague eta Gilbert Arretche (Aldude), Maurice Lacoste eta Jean-Baptiste Alkhat (Donapaleu), Alain eta Hubert Seillan (Aiherra), David eta Xavier Mercapide (Donapaleu).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2018/03/08

Kantaldia

Donapauleko gazteen pastorala.

Zortzi taldea
Zortzi%20taldea

Donapaleuko Gazteen Pastoralgintzak kantaldi bat antolatzen du ikastetxe katolikoko omoneriarekin, igande huntan, arratsaldeko 3etan, Donapaleuko elizan. Egitarauan, Pil Pil taldea, Ozenki, Zortzi taldea, baita ere Etchecopar kolegioko Clara eta Clémence ukanen ditugu, momentu goxo baten pasatzeko. Kantaldi honen helburua Amikuze/ Oztibarre/Iholdi aldeko 3.ean eta 4.ean diren gazteer asteburu goxo batzuren proposatzea da, urtean zehar egiten dugun bezala. Asteburu horietan egunero hunkitzen gaituzten gai batzuri buruz mintzo gira, jostatuz (adibidez: desberdintasuna, amodioa, beldurra, moda, elbarritasuna, erosotasuna). Bukaeran, talo eta edateko izanen dira! Zauzte denak!

Irakurri segida

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016