Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2018ko Martxoaren 08a

Euskal Herriko gaztaina, altxor ahantzia

Beñat Itoiz, hitzaldi denboran
BeAat%20Itoiz_%20hitzaldi%20denboran

Joan den larunbatean, Gaztain Egunean jende askoz gehiago bazen herriz kanpokoa herrikoa baino.

Heriotze –

Astelehen goizean segitua izan da bere azken egoitzarat Antxordokiko Piale Amestoy. 93 urtetan zendu da. Irriño goxoko gizon baten oroitzapena atxikiko dugu, bizian jasan dituen nahigabe guzieri buru egiten jakinik, hala nola Jean-Pierre eta Xan bi semeen galtzea, gazterik. Asuntzion espos lagunak, Véronique alabak, Dominique semeak, Martine, Sylvie eta Gisèle errainek eta hauen haurrek bai eta jendaki guziak har ditzatela gure doluzko agurrak.

Euskal Herriko gaztaina, altxor ahantzia

Joan den larunbatean, Gaztain Egunean jende askoz gehiago bazen herriz kanpokoa herrikoa baino. Domaia hemengoek ez baitute jakin holako egun goxoaz baliatzen! Eguerdi aitzintxoan, 35 bat lagun bazen bildurik Beñat Itoizek Euskal Herriko gaztainaren historiaz eman duen mintzaldirako, Jean-Michel Anchordoqui auzapezak eginik ongi-etorria. Publikoan zaudela ere bertze auzapez batzu, Battitt Laborde Sarakoa, Philippe Etchepare Heletakoa, Lucien Betbeder Lekornekoa. Beñat Itoizek bi urte huntan errotik miatuak ditu gaztainaren inguruko harat-hunatak, afizio handiarekin. Erran dauku mende luzetan gaztainak hazi duela gizadia, bai jendeak, bai abereak, bai ta ere lurra, gaztaindietako orbelak lekuko. Europan, Mediterraneoaren inguruko herrialdetan da gehien bat hedatu gaztaina, bainan 18. mendean ankrearen eritasunak errautsi du. Zorionez, bi euskaldun misionestek, Chabagno eta Lissarague-k, Japoniatik Euskal Herrira igorri zuten gaztaina, geroztik “japonesa” deitzen duguna, hemen gaindi gaztaindiak berriz populatu ahal izan zirela. Ondotik Lekorneko Germain Lafittek zabaldutako alor aberatsa. “Hunek merezi luke estatua” zion Beñat Itoizek. Bainan urteak joan arau gaztainaren inportantzia ttipitu da, kasik desagertzeraino. Gaztainaren azken merkatua (lehenago usu baziren), Biarnoan egin da, Lasseube herrian, 1956an. Alta, gaztainaren inguruan balitaike zer egin, altxorra baita, Beñat Itoizek berpiztu nahi lukeena. Badu jadanik abiatua Iparla ostatuaren pekaldean gaztaina ehotzeko ateliera, gaztain irina eginez eta gaztain garagarnoa ere eginaraziz Ezpeletako Arrobio lantegiari, “Mardotxa” izenekoa, untsa goxoa. Hitzaldi guziz interesgarria dauku eskaini, hemen doi doia laburbildu duguna. Ondotik trinket barnean merkatu ttipi bat bazen, Perigordeko gaztainegile baten, Ezpeletako Arrobio garagarno biologiko egilearen eta Beñat Itoizen produktuekin. Eta pintxoak jateko, gaztain taloetan basurdekia, herriko ihiztariek zerbitzatua. Hori guzia Txanbezpel musika taldeak animaturik, talde hortan ere dugula aurkitzen Beñat Itoiz, taldearen sortzailea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016