Han eta Hemen | 2018ko Martxoaren 08a

Euskal Herriko zazpi neska lagun Vietnam herrialde lasaian

P.J.

Can Cau-ko merkatuan, intsentsu makiltxoak saltzen
Can%20Cau-ko%20merkatuan_%20intsentsu%20makiltxoak%20saltzen

Artoa eta barazkiak ere ekoizten dituzte, abereak hazten (puralleria, zerri, bufalo), arrainak beren arraindegi proprioetan hazten, belarra jaten dutela arrain horiek, bide zokoetako edozein belarra, hemen bil ere ez ginezakeena.

Artoa eta barazkiak ere ekoizten dituzte, abereak hazten (puralleria, zerri, bufalo), arrainak beren arraindegi proprioetan hazten, belarra jaten dutela arrain horiek, bide zokoetako edozein belarra, hemen bil ere ez ginezakeena. Etxeak zurezkoak dituzte eta dena zolan egiten da (jan, lo...). Haatik, teknologia berrietan (sakelako telefono eta beste) nahiko aitzinatuak dira. Etxe batzutan urik edo argirik ez dute bainan wi-fia bai. Ikusi dituzte frangotan jendeak mugikorrarekin esku batean eta lantresna bertzean. Ikusi dituzten bertze gauza kuriosetan, laborari bat bere xerria scooterez garraiatzen! Dena eskuz lantzen dute, ez dute traktore bihi bat ere ikusi. Oro har bizi xumea. Haatik, kutsadura nahiko handia omen da, sanoki landutako barazki eta gaineratekoak kutsatuak izanki, lurra azkarki kutsatua baita bereziki Frantsesek eta Amerikanoek han gaindiko gerletan zapartarazi zituzten lehergailuen ondorioz, napalm eta beste. Ura ere kutsatua, Can Cau-ko merkatuan, intsentsu makiltxoak saltzen Baratzetan lanean zazpi lagunek botoiletako uretik dutela beti edan. Osasunaren alorrean, hangotarrek zerbait arazo badutelarik, arta guziak beren sakelatik pagatu behar dituzte, ez baita hemen dugun sozial seguritatearen idurikorik. Eta Vietnamdarrek bana besteko bizi esperantza nahiko apala dute, 65 urte emazteek, 62 urte gizonek.

Ongi etorri beroa

Bizi xumeko jendea bainan ongi etorri beroena egiten dakiena, gure zazpi lagunek frogatu duten bezala. Laborari etxetan zuten lo egiten, afaria eta gosaria ere segurtatuak zitzaizkiela, gisa hortan laborari horieri mozkin gehixeago ziotela segurtatzen. Lehen gauean, irris-alkohola ukan dute ongi etorri gisa, frango azkarra eta dena edan behar! Haatik, hizkuntzaren muga hor zuten, gidaren bitartez zirela mintzatzen. Vietnamdar horiek harrituak ziren zazpi emazte horiek gizonik gabe ikusteaz. “Nun dituzue gizonak?” Han ezin pentsatua da emazte bat bere gizona gabe hain urrun bidaiatzea. Eta adin hortan gainera! Zeren hemengotarrak 50 urtez goitikoak dira (nahiz beren burua nahiko gazte daukaten), hangotz adin handikoak beraz, ikusiz bizi esperantza, nahiko zaharrak! Aldiz, “hango jendeak gorputzez denak nahiko finak dira, ez dugu lodirik edo tripa handirik ikusi”. Hangoen etxetan egonez, hemengoek hurbilagotik dute hango bizimodua deskubritu, senditu, harreman sendo eta gozoak eraiki. Herriak dituzte bisitatu, landak (irris eta dute-landak bereziki), merkatuak. Hala nola Can Cau-ko merkatua, mendietako leinuak larunbat guziz biltzen dituena, beren tradizioko jantzitan, etxetako ekoizpenak dituztela saltzen, barazki, fruitu, abere. Merkatu guziz koloretsua, leinu bakoitzaren ohiduren lekuko paregabea.

Ha Long-eko badia

“Munduko zortzigarren miraria” dela Ha Long-eko badia diote ainitzek, UNESCOk funtsean Gizadiako Mundu Ondare gisa sailkatua duena, “edertasun natural” alorrean. Ez da erraitearen beharrik, eremu oso turistikoa dela badia hori, mundu guzitik jendea saldoan jinik. Gure zazpi lagunek ere nahi izan diote behakoa eman, bainan badiaren doi bat bazterrago den gune bat bisitatuz, turista askoz gutiago biltzen duena, Tu Long gunea. Jonque delako ibaiontzi berezian (egia erran aski luxuzkoa, koktail goxo batzu edanez, nunbait jenatuak zirela oparotasun hortaz) dituzte gune hortako urak kurritu, paisaia miresgarria zutela begipean: alabainan, 1969 arroka tontor dira uretik ateratzen, gutiz gehienak ugarte ttipi zoragarri. Zazpi lagunetatik hiru ibili dira ere badia hortan kayakez hondartza ttipi bateraino, Txinako itsasoan zirela ere mainatzen.

Hue, inperadoreen hiria, eta Hoi An

Iparralde hori utzirik, Vietnameko erdigunera dute ondotik jo zazpi adiskideek, treinez eta gauaz (13 oren). Kultur hiriburua da Hue, lehengo inperadoreena, 340.000 biztanleko hiria. Hiri hori eta inguruak dituzte bisitatu beste gida batekin. Inperiozitadela, errege mausoleo, tenplu, pagoda, merkatu... Bizikletez ibili dira vietnamdar frangoren gisa. Haratago, Hoi An portua ere zeharkatu dute bi egunez, lasaiki, gidarik gabe. Portu mugimendutsua da Hoi An (120.000 biztanle), paldo gaineko etxeekin, karrikak paperezko argiontziz apainduak. Haatik askotan urak hartua duen hiria da, uholde ugariek bazterrak suntsitzen dituztela (beroketa klimatikoaren ondorioak hor ere azkarki sendi). Hortarako dituzte han bizitegiak lehen estaian. Bizitegiek, eta ostatuek ere frangotan, badute aldare bat “arbasoen kultua” ohoratzeko, etxearen geriza segurtatua izan dadin. Aldare hori muble edo mahain bat da, gainean dauzkala loreak, ofrendak, ezkoak, intsentsua... Bildutasun handiko tokia, zazpi lagunek hunkigarriki deskubritu dutena. Vietnamdar gutiz gehienek errespetatzen duten kultua, ateoek ere. Vietnamdarren %75a ateoa da, pratikatzen dutenetan aldiz budismoa da erlisione nagusia... Bertze solas frango ere erabili ditugu bidaia eder hortaz. Baliteke beraz oraindik zer konda, bainan utz dezagun gaurkoan hortan. Ezin ahantzizko bidaia dutela egin zazpi lagunek, ez da dudarik. Eta Vietnamgo populu maitagarria bihotzean atxikiko dute luzarako. Eskerrak zueri, hori guzia gure irakurleeri jastarazirik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/03/08

Haziak Mintzo

Antoine S., Clémence, Patxi, Xabi, Martin, Imanol, Benoît, Iban, Mattin, Antoine L., Idoia, Marina, Damien eta Baptiste.

Ikasleak desfilatzen Donapauleuko karriketan
Ikasleak%20desfilatzen%20Donapauleuko%20karriketan

Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, Etxekopar kolegioko 4.ekoak Euskal Ihauteriei dedikatu gira osoki.

Irakurri segida

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016