Gure Hitza | 2018ko Martxoaren 08a

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren alderat, ez balinbadu ere lehen bezen handizki erakusten. Artetik erraiteko, beste Leon bat bada arte hortan nolazpait sartua, ez dena batere saindua haatik, Baionako bestetan agertzen dena, egun guziz Herriko Etxearen balkoinetik agurtuz jendea!

Batzuk diote itzal handia egiten diola sainduari... Bainan zernahi gisaz erran ditakea San Leon egunean hasten dela udaberria? Ez ote da goixko? Egutegiari fidatu behar, udaberria martxoaren 20-an hasi beharra da. Horrek ez du haatik erran nahi orduan tanpez sartuko girela udaberrian. Ondotik izan ditazke oraino hotz bipilak. Aitzineko egunetan aski aro goxoa ukanik berdin... Batzuk diote udaberria hasten dela izaitekotz sanjosepe loreak agertzen direlarik. Eta izenak emaiten duen bezala, nola San Josepe ospatzen den martxoaren 19-an, lili horiek keinka hortan dira ikusten, zonbait egun goiti beheiti...

Hau ere entzuna dugu frangotan: udaberria hasten dela ainarak jitearekin. Egia da hegazti horiek udaberriaren seinale bezala direla. Fama hori dute Euskal-Herrian bainan ere beste eskualde frangotan. Lehen, nun nahi baziren eta diote - jakintsun batzuk ere ez dute beste solasik- ainara berak zonbait urtez segidan jiten zirela etxe bererat. Afrikan gaindi egonik, berriz heldu eta bidea ezagutzen herri bereraino. Kasik ezin sinetsia den gauza eta frogatua omen dena... Salbu hara, hau ere ezin ukatua den gauza bat dugu, gero eta ainara gutiago jiten da gureganat. Baserrian, biziki gehiago bazen ez oraino hain aspaldi. Ikerle batzuen arabera hamar urte barne %85-ez ttipituak dira. Zerk egiten duen holako xuhurtzea hoin epe laburrean, ikerleak gogoetatuak daude... Ainitzen ustez, ainarek ez dukete kausitzen beren gustuko jatekorik, sobera kotsadura ba gure ingurumenean...

Badira ere diotenak udaberria Pazkoz hasten dela... Bainan bestaburu hori mugikorra dugu. Martxoaren 22-a eta apirilaren 25-a arte hortan izaiten da... Goizenetik berantenerat hilabetea

baino gehiago bada! Soberaxko Pazkoz ezartzeko udaberri muga... Nahiz predikari sutsu batzu utziko ditugun erraiterat Jesusek ekarri daukula betiereko udaberri miresgarri bat, Pazko egun batez hasi dena...

Noiz hasten den udaberria, auzia hortan utziko dugu bainan ez dugu haatik solasaldiño hau bururatu nahi agurtu gabe udaberriaren usain on zerbait badaukan gertakariño bat: martxo huntan

aurten ere Hendaian akulatzen duten sail berezia, euskararen aldekoa, Herriko Etxea sustatzaile, elkarte frango partaide. Zinez gauza ederra da hori, biba zuek!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016