Azalekoa | 2018ko Martxoaren 08a

Euskal Herriko zazpi neska lagun Vietnam herrialde lasaian

Zazpi lagunak, gidarekin (hau erdian)
Zazpi%20lagunak_%20gidarekin%20(hau%20erdian)

Emazteen eguna ospatzen den martxoaren 8 huntan, atsegin dugu Euskal Herriko zazpi emaztek joan den azaroan Vietnam herrialdean bizi izan duten bidaiari oihartzun emaitea.

Emazteen eguna ospatzen den martxoaren 8 huntan, atsegin dugu Euskal Herriko zazpi emaztek joan den azaroan Vietnam herrialdean bizi izan duten bidaiari oihartzun emaitea. Han ere emazteak direla eguneroko bizian zurkaitz nagusiak. “Beti emazteak ikusi ditugu lanean, kanpoetan ere, sekulan ez gizonak” daukute erran Paulette (Itsasu), Christiane (Bidarrai) eta Anitak (Azkaine), han gaindi ibilitako hauen beste lagunak zirela Janine (Baigorri), Marie-Hélène eta Françoise (Angelu) eta Maialen (Miarritze/ Noumea). Hamabost eguneko bidaia zoragarria bizi izan dutela daukute erran, aro goxoz, eguzki handirik gabe, populu oso gisakoa eta lasaia kurutzatuz. “Jende

maitagarriak dira, goxoak, toleranteak, ez ditugu sekula ikusi kexu edo elgarri mokoka”. Bizi izan dutenaren jasta ematen daukute hemen.

Hanoi hiriburua

Hegazkinez joanik Parisetik, 14 oren eman dituzte Hanoi hiribururaino, Hong Kong-en eginik geldialdi labur bat. “S” hizkiaren forma duen herrialdea da Vietnam, iparretik hegora luzetasunean 3000km dauzkala (92,7 milioi biztanle). Iparrean aurkitzen da Hanoi hiriburu administratibo eta politikoa (arrunt hegoaldean den Saigon edo Ho Chi Min kontsideratua delarik hiriburu komertzial gisa, eta erdiguneko Hue, hiriburu kulturala, hau lehengo inperadoreen hiriburu historikoa zagola). Zazpi lagunek bi egun iragan dituzte 7 milioi biztanleko Hanoi hiri xinaurritsuan, scooter-ak eta bizikletak zabilala alde guzietatik, merkatuak ere burbuilatsu eta koloretsu. Gida “paregabea” zuten hartua beren egonaldiarentzat, Hanoi inguruko 40 urteko Tuan Nguyen, bere kondu ari den gida independentea (7 urteko ikasketak eginik hortarako, frantses eta ekonomia lizentziak barne), ez dena beraz turismo agentzia batentzat ari, gisa hortan zazpi lagunek zirkuitu turistegiak dituztela saihestu ahal izan. “Xantza handia ukan dugu harekin ibiltzeko”. Hanoin berean bazuten zer ikus, hala nola Museo

Etnografikoa (herrialdeko 54 leinuen ohidurak, kultura eta jantziak bereziki agerian ezartzen dituena) eta Literaturaren Museoa edo Tenplua (herrialdeko lehen unibertsitatea, konfuzianismoaren erakusleihoa).

Iparreko leinu minoritarioak

Vietnamdarren %86a Viet leinukoa da, gaineratiko %14a beste 53 leinuetako jendez dela osatua, Tay, Mong, Bahnar eta beste. Hauetarik gutiz gehienak ipar eta erdigunean bizi dira. Zazpi euskal herritarrek nahi izan dituzte horietarik zenbait ezagutu eta iparraldera jo dute, Mong, Dzao eta Tay leinuetakoak bereziki bizi diren mendialdera. Hiru eguneko egonaldia Bac Ha aldean, minibusean bidaiatuz bide fundituetan barna. Eskualde hortan laborantza dute bizipide

nagusia. Biziraupen apaleko laborantza. Estadua da lurraren jabea eta ez laborariak. Estaduak

familiako biztanle kopuruaren araberako lur eremua uzten du lantzea, bost laguneko familiarentzat mendian hektara erdi bat, ibarrean hektara bat. Paisaia miresgarriko eremuak dira bainan lur zinez malkartsuak lantzeko. Irrisa egiten dute terrazetan, irrisa izanki hazkurri nagusia, goiz, eguerdi eta arratsez kontsumitzen dutena (500 gramo pertsonaka eta egunka). Urtean zortzi hilabete irauten duen hazkurria, bi errekolta eginez.

(Ikus ere 3. orria.)
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3440. zbk

Aski badakik bizitzen baldinbadakik

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/03/08

Noiz hasten da Udaberria?

Janbattitt Dirassar

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago.

Hazpandar xahar batek hauxe kondatua daut joanden egunean: "Martxoa hor berean dugu. Denboran, martxoko lehen igandean Baionan izan niz aldi bat baino gehiago. San Leon hiri hortako

patroinaren bestan. Gaitzeko elizkizunak izaiten ziren. Lehenik meza nagusia eta ondotik prozesione eder bat karrikaz-karrika. Hori izaiten zen enetzat, eta beste askorentzat ere, urteko bigarren ateraldia. Lehena lehentxago egina alabainan Ezpeletako ferietarat. Baionako hortan gogoan ginuen udaberria, guk primadera deitzen ginuena, eta agurtzen ginuen jakinaren gainean etzuela biziki luzatuko..."

Baionak beti ospatzen du San Leon, bederatzigarren mendean Normandiatik etorria, Bizkaia alderaino ere joan omen zena, jendeari Jesus ezagutarazi beharrez. Orai ere badira ospakizun kartsuak bainan katedralean berean. Aurten bi apezpiku denen aitzinean, batto Baionakoa bixtan da eta beste bat Kongotik jina. Baionak beti badauka

beraz bere gisako atxikimendua bere patroin sainduaren a...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016