Kostaldean | 2018ko Urtarrilaren 18a

Bixintxo Bestak Hendaian eta Ziburun

Herriko bestak dituzte beraz, ortzirale huntan haste, Hendaian eta Ziburun, beti bezala Jondoni Bixintxo beren patroinaren ohoretan.

Herriko bestak dituzte beraz, ortzirale huntan haste, Hendaian eta Ziburun, beti bezala Jondoni Bixintxo beren patroinaren ohoretan.

Hendaian, ortzirale iluntzean, Beltzeneko zolatik Herriko Etxearen aitzinerat haurrek segituko dute Pellot kortsario famatua eta haren bizi-laguna, Neskatxa. Arratsean, Beltzeneko plazan, "Garden" ikusgarri arraroa, Alos Quartet, Oreka TX eta Aukeran dantzari taldea. Larunbatean, besteak beste, arratsaldeko 3etan, mus lehiaketa. Igandean, zernahi hitzordu, betiko ohidurak berme, eta hasteko meza nagusia Jondoni Bixintxo gogoan. Arratsaldeko 5ak eta erdietan, elizan, herriko koruek eskaini kantaldia.

Ziburun, lehen, hitzordua ortzirale arratsaldean dute, 2ak eta laurdenetan. Guy Poulou auzapezak herriko giltzak emanen daizkiote eskoletako haurreri. Besteri buruz marrazki eta margo politenak egin dituzten haurrak sariztatuak izanen dira. Besteak beste Maylis Mandonnet, hunen lana baita berezia izan afixarentzat, beste ainitzen artetik. Beroan bero, Bigoudi pailazoak emanen du bere ikusgarria eta haurrek ukanen dute arratsaldeko askaria. Arratseko 8etan, mutxikoak Oinak Arin taldearekin, pilota plazako aterpean, eta mus lehiaketa, beti arrakastatsua, Kathy ostatuan.9 orenetan, gaiteroak karriketan. Larunbat arratsaldean, 4 orenetan, trial gisako moto eta bizikleta batzuekilako erakustaldiak. 6etan, Marinelatik abiatuz, poteo airos bat Ziburu Euskaldun antolatzaile. Arratseko 10etan, kontzertua Snowdens taldearekin. 11etan, dantzaldia, Koloka taldearekin. Igandean, goiz guzian, golf zelaian, herriaren sariketa nagusia. 9ak eterdietan, trail lehiaketa pilota plazatik abiatuz. 10ak eta erdietan meza nagusia Jondoni Bixintxo omenduz. Ondotik, aurresku Bixintxo taldearekin. 11etan, karrikaz-karrika Azkaingo Kornelio eskola. 11ak eta erdietan, odolki egileen txapelketa. Eguerditan, zintzur bustitzea herriak eskainia, Social-Club taldearekin. Arratsaldeko 3etan, pilota partidak eta bertsulariak. 5etan, mus lehiaketaren finalerdiak eta finala Kathy ostatuan. 5ak eta erdietan, fandangolari lehiaketa. 7etan, Beñat Elizondo eta Ezpeletako txaranga. Bestak aitzina segituko du ondoko asteburuan. Orduan izanen da, igande eguerditan, herritarren bazkaria!

Bestalde, besta kari, lehen asteburuan berean, badira hitzorduak Baltsan bilgunean, Ortziralean, arratseko 7etan, Moi-Moi taldea, garagarno eta tortilla jastaketarekin. Larunbat eguerditan, zikiroa euskal presoen sustenguz. Arratseko 7etan, Polekeleke txaranga eta Ziburu Euskaldun.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/01/18

Kostaldean

Hendaian, obra batzu aurten egitekoak dira Erlaizbideko alde hortan, Azkubeko bidearen juntan, segurtasun gehiago izan dadien hor gaindi dabiltzanentzat, izan autozain ala oinezko.

Irakurri segida

3433. zbk

Deusik ez dakiten ainitzek uste dute denak badakizkitela.

Aristoteles

Gure Hitza | 2018/01/18

Herri txikiak gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da beti gauza bera, Urte batetik bestera [...]

Ez da beti gauza bera

Urte batetik bestera

Ustegabean alda ditaike gure egoera

Ez bedi joan txarrera

Izaitekotan hobera

Gure etxeak, herri txikiak ez utziz hustera.

Hau da Baigorriko elizan joan den Eguberri gauean “Mendi gainean bi pago” abesti ezagunaren doinuan kantatu bertsu bat. Sujet horrek mereziko zukeen gehiago barnatzea, baina galdatuak zizkidaten beste hiru bertsuen xedeak ez ziren gai berari lotuak. Hirietatik urrun dauden mendialdeko herri txikiak ikusten ditugu urtetik urtera bizilagunez husten ari. Ez beti bizitegi eskasez, etxe askok berritze on baten beharra balukete ere. Hain zuzen, bizitegi hetsiez ikerketa bat egin dute Banka, Aldude, Urepelen. Leihoak hetsirik ageri diren egoitzen jabeekin solastatuz, jabe batzuk sentiberatzen dira eta zonbait kasutan etxe arraberritze xedeak sortzen. Edozein proiektu beti itxaropen emaile da, pentsatuz gauzatzeko moduan izan daitekeela, araberako diru iturriak aurkituz geroz.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016