Herriz Herri - Izura-Azme (NB) | 2018ko Urtarrilaren 04a
Haurtzaindegien Eguberriko ikusgarria
Iholdi eta Izurako haurtzaindegietako haurrak, gurasoez lagundurik, bildu ziren iragan abenduaren 22an, asteazkenarekin, Izurako Seinulia haurtzaindegian (ttipientzat) "Ma fabrique à mots" konpainiak eman "M. Ours" (Hartz Jauna) ikusgarria kari.
Iholdi eta Izurako haurtzaindegietako haurrak, gurasoez lagundurik, bildu ziren iragan abenduaren 22an, asteazkenarekin, Izurako Seinulia haurtzaindegian (ttipientzat) "Ma fabrique à mots" konpainiak eman "M. Ours" (Hartz Jauna) ikusgarria kari. Ttipi eta helduek umorezko kondaira hau gozatu ahal izan dute. Nathalie kondalariak publikoaren mirespena sortu du, artetan gurasoak parte harraraziz eta kitzikatuz ere (sustut aitak!). Errepikatzekoa den mementu xoragarri bat!





