Azalekoa | 2017ko Abenduaren 21a

Beskoitzeko ur gaziak

P.J.

Henri Duhau, Beskoitzeko ur gazietaz mintzo
Henri%20Duhau_%20Beskoitzeko%20ur%20gazietaz%20mintzo

Duela bi aste aipatu dizuegu, laburki, Henri Duhau senpertar ikerleak (sortzez beskoiztarra) argitaratu berri duen liburua, Les sources salées de Briscous À¢'€'" Beskoitzeko ur gaziak, abenduaren 2an aurkeztu zuena Beskoitzen, Bixintxo kultur etxean, publiko zabalaren aitzinean.

Duela bi aste aipatu dizuegu, laburki, Henri Duhau senpertar ikerleak (sortzez beskoiztarra) argitaratu berri duen liburua, Les sources salées de Briscous À¢'€'" Beskoitzeko ur gaziak, abenduaren 2an aurkeztu zuena Beskoitzen, Bixintxo kultur etxean, publiko zabalaren aitzinean. Eta derauzuet jendeak interes handiz hurrupatu zituela ikerlearen hitzak, diaporama baten bidez argitu zituenak. Beskoitzeko ur gaziek arrasto guti dute gaur herrian eta Henri Duhauren lanak ondare hori argitan ematen handizki laguntzen du, ur gazien ustiatzea izan baitzen herriarentzat luzaz altxor guziez aberats eta emankorra.

Liburu elebidun mamitsua

Fabienne Ayensa auzapezak dio, liburuaren aitzin-solasean, ez dela etorkizunik memoriarik gabe. Beskoitzeko ur gaziak memoria horretan kokatzen dira bete betean, herriaren nortasunaren partaide dira. Eta altxor hori ez da utzi behar memoriatik desagertzera. Hori du errepikatu ere Annie Lagrenade kultur axuantak, "gure historia ezagutuz dugu etorkizuna hobeki prestatzen". Henri Duhauk kontatzen digu, liburuaren hastapenean, suertez bezala dela ikerlan horri lotu. 2015eko uztailean, Vietnamgo apez bat zuen Beskoitzen gaindi gidatu, Pierre Dourisboure (1825-1890) herriko seme misionesta famatuaren urratsetan. Orduan zuen etxe baten paretan plaka bat ikusi, zioena Otxalde guarda (eta bertsolaria) hor egona zela, tokiko ur gaziak zaintzen beste guarda batzuekin. Bat-batean konturatu zen Beskoitzen ez zela ordu arte gauza handirik egin ur gazi horien ustiapen ohiak ezagutarazteko. Bi urte berantago, hor dugu obra ederra, herriko ur gazien historia liburu elebidunean (euskara/frantsesa) denen menean ezarririk. Ez da haatik bakarrik ari izan ikerketetan. Eta gain gainetik eskertu ditu lauzkatu duten guziak, hala nola (hemen denak ezin aipa) Armand Curutchet herritar genealogista, Jakes Casaubon, Fernand Cordoves, Pierrre Hourmat, Jean-Paul Saint-Jean eta beste franko.

Beskoitzeko gatza, munduko hoberenetarik

Ez dugu hemen Beskoitzeko ur gazien historia guzia kontatuko. Bakarrik elementu soil batzuk emanen. 1831n hasi ziren ur gazien funtsezko ustiapenak Beskoitzen, urteak jin arau gero eta garrantzia handiagoa zutela ur gazi horiek hartzen, Frantziako hoberenak eta menturaz munduko hoberenetarik ere bilakatzeraino, artxiboak lekuko. Pariseko Burtsako diru-jokoetan ere atrebitzeraino. Garai batean Saliesen adibidez ekoizten zenaren doblea zen Beskoitzetik ateratzen. Eta Baionako Xingarrak ainitz zor dio Beskoitzeko gatzari, aitzinetik xingar horren fama Aintzileko gatzak bazion ere lehenik segurtatu. 27 putzuraino izan dira Beskoitzen, gutiz gehienak Les Salines edo Urgazieta auzoan zirela kokatzen. Auzo hau gaurko herri bihotzetik bi kilometro eta erditan da. Orduan, auzo garrantzitsuena zen, aberatsena, "Parise ttipia" deitua. Gaur, haatik, orduko ospea galdua du. Urgazietan sei kontzesio nagusi baziren: Zentrokoa, Latsaldea, Ardanabia, Sataritzea, Teileria eta Elixaga; eta auzo horretatik haratago bi kontzesio handi: Harretxea-Eihartzea (Mugerre aldera) eta Gorteaga-Bidartea (Ahurtiri buruz). Urtean kasik 7000 tona gatz zen ateratzen Urgazietako sei kontzesio nagusietatik (Eugène Goyenechek 37.000 tonako ekoizpen orokorra, gatz eta soda, aipatua izan du, lantegi guziak kontutan hartuz). Estimatzen da 500 bat langile bazegoela Beskoitzeko gatz lantegietan. 1851n, Beskoitzek 1820 biztanle zauzkan, 20 urtez 535 jenderen emendakina ukanik. Baina, garai oparo horrek beherakada ezagutuko du eta 1892an sei gatz lantegi nagusienak salduak izan ziren, sekulako mina sustatuz beskoiztarren baitan. Orduz geroz, Beskoitzeko gatza Miarritzeko bainu gazien etxeraino da hodi bidez igorriko, bainu horiek ikaragarriko fama dutela bilduko mundu zabalean, baina etxe honek ere ateak hetsiko ditu XX. mende erditik laster, Beskoitzeko gatz ustiapenari behin betiko geldialdia eraginez. Nahiz gaur hor den beti Beskoitzeko ur gaziekin muntatutako Baiona Mosoeletako Produktu Kimikoen lantegia, ateak Beskoitzeko langileriari beti zabaldu dizkiona.

Gaur nola balioztatu ondare hori?

Hara Henri Duhauren kezka. Dio ez dela amestu behar gatz ustiapenaren ber-abiatze bat. Pista batzuk proposatzen ditu, hala nola oroigarri gune baten eraikitzea, molde dinamikoan antolatu laitekeena, gatzaren inguruko gertakariak biziaraziz. Eta ere, herria frantsesez ofizialki Briscous-les-Salines deitzen den bezala, zergatik ez ezar euskaraz Beskoitze-Urgazieta?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016