Han eta Hemen | 2017ko Abenduaren 14a

"Olentzero Kantuz" obra bikoitz ederra (CD eta DVD)

Olentzero%20Kantuz%20obra%20bikoitz%20ederra%20(CD%20eta%20DVD)

2017ko abenduaren 11n kontzertu miresgarria eskainia izan zen Baionan, Lauga gelan

2017ko abenduaren 11n kontzertu miresgarria eskainia izan zen Baionan, Lauga gelan: Olentzero Kantuz, jalgi hadi Baionara. Olentzeroren Lagunak elkarteak gomitatu zituen irakaskuntzako hiru saretako (Seaska, Euskal Haziak, Ikas Bi/Biga Bai) ikasleak, koru batzuk eta dantzariak ere kantu eta dantza bidez Olentzeroren ospatzera. 220 haurrek, 80 koru-kantarik (Baionan Kantuz, Haiz'Egoa, Buhaminak), Noaingo San Migel eskolako haur koruak, Iruña aldeko Lau Urrats dantzari taldeak eta musikari talde batek zuten ikusgarria eskaini, publiko zabala bilduz, bi milako bat lagun. Sekulako lana izan zen ikusgarri horren prestatzen, horretan jo eta ke ari izan zirela Aitzol Salaberria kudeatzaile orokorra, Maialen Errotabehere kudeatzaile artistikoa eta Watson musika kudeatzailea. Hiru urteko prestakuntza, partaidetzak segurtatuz, hala nola Baionako Cassin lizeoko ikasleak (ikus-entzunezko sailekoak) pantaila erraldoiak muntatzeko eta ikusgarria filmatzeko, hor zaudela ere bestalde Baionako Villa Pia eta Etxepare lizeoetako antzerkilari batzuk. Hori guzia ez zitekeela horretan utz, ikusgarri horretatik CD bat eta DVD bat ditu Olentzeroren Lagunak elkarteak gaur argitaratzen. Diskoan aurkitzen dira 14 kantu eta 7 instrumental. DVDak, bere aldetik, lau zati dauzka: argazki bilduma, momentu bereziak, antzerkitxoak eta zenbait kantu. 3000 aletan plazaratzen den obra zinez eder hori 15 eurotan salgai da (eskoletan prezio apalagotan egin da aitzin-salmenta) eta saltegi desberdinetan aurki daiteke (Elkar Baiona, Lurra Hazparne, Xibero Bio Maule, Pagola Donapaleu, prentsa bulegoa Sohüta, Kukuxka D. Garazi, Pagola Ezpeleta, Leclerc Urruña, Eki Miarritze, Les Musardises Kanbo eta menturaz beste sal-puntu batzuetan ere).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3429. zbk

Ez dugu hala denaren alderdi bat baizik ikusten eta ez denek eskualde beretik.

Indira Gandhi

Azalekoa | 2017/12/14

11.000 lagun Parisen euskal bakearen alde: historikoa!

M.L.

11.000%20lagun%20Parisen%20euskal%20bakearen%20alde:%20historikoa!

Inoiz ez zen gertatu 11.000 presuna biltzea Parisen Euskal Herriaren alde manifestatzeko.

Inoiz ez zen gertatu 11.000 presuna biltzea Parisen Euskal Herriaren alde manifestatzeko. Sekulan ez zen abendu honen 9 arte Frantziako hiri nagusian hainbeste jende elkartu Ipar Euskal Herriko talde eragile baten deiari ihardetsiz. Antolatzaileen hastapeneko helburua gainditua izan da bi aldiz, Parisen 5.000 jende biltzea zuten pentsatzen, ororen buru 11.000 jende ziren Bakegileak eta Bake Bidea elkartearen deiari erantzuten; joan den apirilaren 8an Baionan ETAren armagabetzearen manifestaldi ohargarriaren ondotik, frantses gobernuari Euskal Herriko bake prozesuan parte hartzea eskatzeko.

Euskal presoen sustengu oihuak Pariseko karriketan

Euskal Herriko hautetsiek eramandako "Bakea Euskal Herrian: orain presoak" banderola, Euskal Herriko auzapezen Biltzarreko presidentea eta joan den uztailetik justizia ministerioarekin eztabaidak eramaten dituen delegazioak1 ireki dute manifestaldia. 200 hautetsi eta gizarte zibilaren ordezkarik manifestaldiaren lehen lerroak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016