Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2017ko Abenduaren 07a

Irulegiko Irratia Amikuzen, Amikuze Irulegiko Irratian

P.S.

Prentsaurrekoan, aitzinean, Ttitto Ayçaguer, Xantal Erguy, Jojo Bidart, Kattalin Indaburu; gibelean, xutik, J.M. Pouchulu eta Pantxoa Teillagorry
Prentsaurrekoan_%20aitzinean_%20Ttitto%20Aycaguer_%20Xantal%20Erguy_%20Jojo%20Bidart_%20Kattalin%20Indaburu;%20gibelean_%20xutik_%20J.M.%20Pouchulu%20eta%20Pantxoa%20Teillagorry

Irulegiko Irratia 1981ean sortu zen Irulegi Mentan, antena nagusia Jara kaskoan dauka (91,8 MHz) eta bertze 3 errepikagailu baditu.

Irulegiko Irratia 1981ean sortu zen Irulegi Mentan, antena nagusia Jara kaskoan dauka (91,8 MHz) eta bertze 3 errepikagailu baditu: Aiherran (97,4 MHz), Alduden (100,7 MHz) eta Donapaleun, San Xibre tontorrean (94,2 Mhz).

2002-2003an, urte pare batez, bulego bat atxiki du Donapaleun Amikuzeko berrien hobeki segitzeko eta gero, arazo ezberdinengatik, hetsi zuen. Azken urte hautan, Irulegiko Irratiaren kanpaina kari, Amikuztarrek berriz galdegin dute presentzia gehiago izaitea Amikuzen eta eremu hortako bizia hobeki eta gehiago aipatzea. Joan den urtean hasirik, bilkura batzu egin ziren proiektu hori nola hobetu eta aztertu. Joan den primaderan, Donapaleuko Zerbitzu Etxean iragan bilkura batean, erabaki zen ideia hori aitzina eramaitea eta baieztatzea.

Uda huntan, Irulegiko Irratiak galdegin du CSA (Conseil Supérieur de l'Audiovisuel) irrati eta telebistak kudeatzen dituen egiturari tokiko antena baten idekitzea San Xibren den errepikagailu eta frekuentzia baliatuz. Irail hondarrean baiezko erantzuna ofizialki eman du CSAk. Ber denboran Amikuztarrak ez dira alfer egon eta egoitza bat bilatu da eta irratiko lagunekin ere teknika arazoak nola gainditu ari izan dira. Ber denboran ere ari izan dira programazioa zehazten eta kontaktu ainitz egin dira berriketari eta kronika egile gehiago atzemaiteko. Elkarte, Herriko Etxe, komertsanten elkargo eta bertze asko egiturekin harremanak sortu dira.

Orain irrati berri horren gauzatzen hasiak dira eta hori nahi izan dute prentsari aurkeztu. Xantal Erguy Aiziritzeko auzapezak, bere herrialdea aurkeztu ondoan, aipatu du euskararen presentzia Amikuzen (jendetzaren %50ak mintzo du eta haurren erdia baino gehiago eskola elebidunetan da) eta hizkuntza garatzeko eta azkartzeko beharrak badirela eta hortarako irratia tresna beharrezkoa dela erran du. Pantxoa Teillagorry, Jean-Michel Pouchulu eta Ttitto Ayçaguer Amikuztarrek ukan dituzten harremanen berri eman dute, bereziki elkarte eta enpresa munduan. Irulegiko Irratiak Amikuzen izanen du bere bulegoa Thiers karrikaren 25ean, merkatu estaliari hurbil, eta langile bat ere bilatzen du, euskaraduna eta Amikuztarra, tokiko euskalkiak ere bere lekua izan dezan irratian. Asmoa da 2018ko lehen egunetan lehen emankizuna Amikuzeko gelatik hedatzea. Irrati baten sortzeak ekonomiko behar haundiak baditu eta hortarako Irulegiko Irratiak diru biltze kanpaina bat eremanen du "crowdfunding" moldean, orrialde berezi bat idekiz bere internet gunean "www.irulegikoirratia.com". Bertze asko moldez ere laguntza ekartzen ahal da (hilabeteroz biramendua, urte oroz egiten den kanpaina eta abar). Xehetasun gehiago ukaiten ahal da ere Irulegiko Irratirat Kattalin deituz (05.59.37.14.11). Ekartzen den diru laguntzaren %66 zergetarik kentzen ahal da, Irulegiko Irratiak ageria igorriko baitu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3428. zbk

Deusik ez da osagarria baino baliosago daitekeenik.

Sokrates

Gure Hitza | 2017/12/07

Abendoko loreak

Janbattitt Dirassar

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski...

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski... Joan den egunean, zonbait lagun solasean egoki-eta, hauxe jin zaigu gogorat, abendua ere biziki loretsua dugula! Ez batere lore berdinekin haatik... Baina zein lore ederrak, ez badira ere arrosak eta julufriak!

Hasteko, hor dugu Eguberri, neguko solstizio delakoari josia. Zer den Eguberri haatik, doi bat galduak ere ibiltzen ahal gara. Iaz bat-batean ohartu ginen Baionan segurik Eguberri dela kasik berrogei egun irauten duen bestaburu bat! Garizuma bezain luzekoa beraz, bizpahiru egun eskas. Aurten nasaiki hedatuak izan diren paperño batzuk gauza bera garbiki salatzen dute, Eguberri hasi dela abenduaren lehenean bururatzeko urtarrilaren 7an. Komertsanten dei kartsu bat, gure erosketak Baionan egin ditzagun eta ez beste nonbait... Zein erosketa? Baina Eguberrikoak bistan da, Eguberri delakoz, oroz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016