Euskal lurralde osoko bertsulari txapelketa nagusiko sei À¯'¬'nal laurdenetako lehena ibiakoitz arratsaldean iragan da Baigorriko ezkerparetan.
Euskal lurralde osoko bertsulari txapelketa nagusiko sei À¯'¬'nal laurdenetako lehena ibiakoitz arratsaldean iragan da Baigorriko ezkerparetan. Sei bertsulari lehiatu dira Joana Itçainak proposatu gaiekin, seiak ere Hegoaldekoak izanki. Zazpiehun bat bertsuzalek bete dituzte ezkerparetako jarlekuak eta ezarri kadira lerroak eta ongi gozatu ere bertsu arratsaldea, arduradunek antolakuntza ederki eginik. Azken À¯'¬'nean, epaimahaineko zazpi jujeen arabera, Alaia Martin Etxebazter Oiartzungo emazte bertsulariak ardietsi du punturik gehiena. Hau beraz hurrengo fasera pasatzen da eta bere À¯'¬'nalaurrekoa Irunen eginen du heldu den azaroaren lehenean. Beste bost bertsulariek ere ongi merezitu txalo beroak hartu dituzte. Gai huntaz, xehetasun gehiago aurki daike B. Souleren artikuluan.
Bethi Aintzina klubak ateraldi bat antolatzen du urriaren 10ean asteartez, goiza Kanbon Arnaga etxearen bisita gidatuarekin bai eta ere lilitegietarik ibiliz, bazkaria Alduden, "le Saint Sylvestre" ostatuan, eta arratsaldea mugaldean, benta batetik pasatuz eta ondotik gasnategi baten bisita eginez.
Larunbatean Bittor Iturria zenaren familiako eta 1. RPIMA armadako elkartearen biltzar nagusia izanen da 14:30etan Lur Berri gelan, bainan goizean (10:30) ohoreak eginen diozkate bere hil harriaren aitzinean, armadako buruzagietatik hor izanen dira, hala nola Achille Muller kolonela, haren familia eta Sarako auzapeza bai eta ere Lesakakoa, zeren Bittorren aita Lesakarra zen.
''Aste urdina'' deitua den nazio astearen karietara, CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak jarduerak antolatzen ditu 60 urtez goiti doatzineri, urriaren 2tik 8ra ondoko partaide hauekin.
''Kutun'' elkarteak antolaturik, ehun bat lagun bildu dira juan den ortzirale arratsaldean Arruntzako plazan ibilaldi isil batean ''Basakeria matxistari ez'' lemarekin, gogoratzeko eta salatzeko auzo hortan irailaren 13an Mélodie Masséren erailtzea.
Juan den larunbat eguerdian Herriko Etxeak estreinatu du Arruntzan eraiki berri duen aterbe berria kirol eta kulturarentzat, ''Erdiko Etxea'' izendatu duena.
Etxemendi auzotegian eraiki etxe berrian bizi diren Maider Juzan eta Bruno Chuburu zorionean ditugu bigarren haurra mundura emanik, neskattoa Kamila izendatu dutena.
Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak.
Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak. Frantziako hiri handi frankotan bezala, Baionan ere egin zen manifestaldi bat irailaren 12an, antolatzaileen arabera lau milako bat lagun bildu zituena. Gure ustez zenbaki zuzenagoa 2.500 ingurukoa zen. Aldi honetan, irailaren 21ean, Hendaian da manifestaldia burutu. Zergatik Hendaian? Hor baitziren iragaten Frantziako Hiri Ttipien Elkartearen jardunaldiak. Elkarte horrek 2.500etik 25.000 biztanlerainoko hiriak ditu biltzen. Elkarte horretako 300 ordezkari ziren Hendaiara jinak, bilkurak haatik nagusiki Irungo Ficoba zentroan zirela iragaten, muga ondoan, Santiago zubitik hor berean. Eta Edouard Philippe frantses gobernuburua etortzekoa zen. Hara zergatik langileen sindikatuek hor elgarretaratzera zuten erabakia. Baina hara, egun batzuk lehenago lehen ministroak jakinarazi du ez zela etorriko eta haren ordez...