Han eta Hemen | 2017ko Irailaren 28a
Bertsolari Txapelketa Nagusia - Baigorriko saioa Alaia Martinentzat
B.S.
Dirudienez aurtengo Bertsolari txapelketa nagusiak hastapen ona ukan du larunbatean Baigorriko ezkerparetan, 620 entzule biltzen zirela.
Dirudienez aurtengo Bertsolari txapelketa nagusiak hastapen ona ukan du larunbatean Baigorriko ezkerparetan, 620 entzule biltzen zirela. Antolatzaile lagun ziren Baigorriko Herriko Etxea, Basaizea eta Etxauzea elkarteak agurtu ondoan saioa bixi bixia eraman du Joana Itzaina aurkezleak. Zortziko handi, zortziko eta hamarreko txikian ziren oÀ¯'¬'zio lanak; hiru punturi erantzun eta kartzelakoa azken lan gisa. Gaia hau zuten: ''Komisaldegitik deitu dizute agertu dela erranez''. Gai abstraktua iduri zuen baina sei bertsolariek ongi landu dutena. Mikelek eta Beñatek berreskuratu dituzte batek bere mugikorra, besteak bere espos erraztuna; Aimarrek, Alaiak eta Xabik beren seme alaba galduak atzeman dituzte; Anderrek aldiz gorputz aurkitu du bere lagun bat. Hunkigarriak izan dira kartzelako lan horiek oro. Azkenean sailkapena hau izan da, 5 gizonen artean andere bakarra nagusitzen zela, zuzenean doa finalaurrekoetara: 1) Alaia Martin 712 puntu; 2) Aimar Karrika 651,5 puntu; 3) Beñat Ugartetxea 631,5 puntu; 4) Ander Lizarralde 624 puntu, 5) Mikel Artola 620 puntu; 6) Xabi Maia 598,5 puntu. Heldu den asteburuan bi saio, larunbatean Seguran eta igandean Leitzan. Agur bertsozale.


















