Larunbat huntan, arratsaldeko 5.00etan, Baigorriko ezkerparetan lehiatuko dira 6 bertsulari gazte. Hauetarik biga Nafartarrak dira: Aimar Karrika Auritzekoa eta Xabi Maia Elizondokoa. Hiru Gipuzkoarrak, Alaia Martin eta Ander Lizarralde Oiartzungoak, Mikel Artola Alegiakoa. Bizkaitar bat ere talde berean aurkituko da: Beñat Ugartetxea Mallabiakoa. Bakotxa epaitua izanen da 15 bertsu puntuagarritan. Hortarako 6 bertsulariek lan hauk egin beharko dituzte: binaka, hiruna bertsu zortziko haundian, zortziko ttipian eta hamarreko ttipian, bederazka ere hiruna bertsu gai emaileak puntuak emanez eta bertze hiruna kartzelako gaiari kantatuz. Talde huntarik lehen sailkatua À¯'¬'nalaurrekotara joanen da heldu den urrian. Txapelketa nagusiko azken haitada abendoaren 17an iraganen da 14.000 entzule kokatzen dituen Barakaldoko Bizkaia Arenan. Baigorriarrer ere laket zauku kirol nazionala den bertsularitza.
Berriz ere Inharria baserria zabalik izanen da mintzaldi eder batendako, oraikoan pilotaz daukagu Pierre Sabaloren hitzaldia, irailaren 26an, astearte arratseko 7etan.
Bertze eskolen ondotik Senpereko Gau Eskolak ere bere sarrera egin behar luke urriaren 2an, ikasturte hunek iraunen duelarik 32 aste, bururatzeko ekainaren 22an.
Urriaren 8an aurten 70 urte betetzen dituzten uztariztarrek ukanen dute egun berezia, parada ona izan daitekela elgar ezagutzeko, oroitzapenak aipatzeko eta ere adin bereko bizi hau utzi dutenetaz oroitzeko.
Juan den igandeko ondarearen egunak arrakasta ona bildu du, 60 bat ikusle bilduz goizean (hau frantsesez zen), gutixago aldiz arratsaldean euskarazkoan.
Federal 2ko xapelgoa hasi da joan den igandean. Lehen partidarentzat US. Nafarroak Hazparneko taldea errezebitu du Donibane Garaziko zelaian eta irabazi dio 43/17.
Bidarraiko plaza bizkar horretan bazterrak irakitan dira egun hautan. Igande honetan (irailaren 24an) eta ondokoan (urriaren 1ean) beharrak diren kabalkada-toberak ari dira jo eta ke prestatzen.
Bidarraiko plaza bizkar horretan bazterrak irakitan dira egun hautan. Igande honetan (irailaren 24an) eta ondokoan (urriaren 1ean) beharrak diren kabalkada-toberak ari dira jo eta ke prestatzen. Lehen egun handia hurbiltzearekin, halako urduritasun batek harturik. Alabaina, ez da gertakari ttipia kabalkada-tobera batzuen antolatzea, behar da nahikari eta kemen. Eta desaÀ¯'¬'o horri hortzez eta haginez lotu da tokiko Otxaldetarrak elkartea.
Herritarrak elkartzen dituen proiektua
Duela bi urte eta erdi nonbait han erabaki zuen Otxaldetarrak elkarteak kabalkada-toberen proiektua bideratzea. Badu dozena bat urte elkarte hori ari dela bere herrian euskal kultura eta hizkuntzaren zerbitzuko lanetan, herritarren arteko harremanak indartu nahiz, belaunaldien arteko trukaketak sustatuz, ohidurak biziaraziz. Joanes Otxalde herritar bertsolari handiaren omenari leial egonez. Eta zer hobeki kabalkada-tobera batzuen antolatzea baino herritarrak elkarren artean...