Han eta Hemen | 2017ko Irailaren 21a
Bertsolari Txapelketa Nagusia
Bi urtetarik iragaten da Bertsolari Txapelketa Nagusia euskal lurralde osoan.
Bi urtetarik iragaten da Bertsolari Txapelketa Nagusia euskal lurralde osoan. Hara beraz aurtengoaren tenorea jina zaigula. Baigorrin emanen ditu lehen urratsak heldu den larunbatean, irailaren 23an, eta Barakaldoko À¯'¬'nalarekin bururatuko da abenduaren 17an. 43 bertsolari dira lehian (13 emazte eta 30 gizon). 2015eko À¯'¬'naletik 7 dira lehiatuko, zortzigarrenak, Unai Iturriagak, txapelgoari uko eginik. Iparraldetik 5 ordezkari izanen dira: Amets Arzallus txapelduna, zuzenki À¯'¬'nalera sartuko dena, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso eta Sustrai Colina, hau À¯'¬'nalaitzinekoetan hasiko da, duela bi urteko À¯'¬'nalista gisa. Hona saioen tokiak eta egunak. Sei final-laurden: 09/23 Baigorrin, ezkerparetan (Aimar Karrika, Alaia Martin, Ander Lizarralde, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola, Xabi Maia), 09/30 Seguran, 10/01 Leitzan, 10/07 Zallan, 10/08 Zumaian, 10/14 Tolosan. Finalaitzinekoak, bi itzulitan: 10/28 Bastidan (Araba), 11/01 Irunen, 11/04 Maulen (Jai Alai), 11/12 Durangon, 11/19 Amurrion, 11/26 Donibane Lohizunen (Jai Alai), 12/02 Iruñean. Eta À¯'¬'nala, beraz, 12/17 Barakaldon. Txartelak oraindanik salgai dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.















