Han eta Hemen | 2017ko Irailaren 14a

Seaskaren sartze itxaropentsua eta Etxepare lizeo berriaren estreinaldia

Paxkal Indo, Loli JacobLafourcade eta Mañolo Espellet
Paxkal%20Indo_%20Loli%20JacobLafourcade%20eta%20Manolo%20Espellet

Baionako Etxepare lizeoan digu bere sartzea aipatu Seaskak. Alabaina, kolegio berri batek eman ditu lehen urratsak Etxepare lizeo ohian (lizeoa bera urruntzeago joan da, eraikin berri eta egoki batera).

Baionako Etxepare lizeoan digu bere sartzea aipatu Seaskak. Alabaina, kolegio berri batek eman ditu lehen urratsak Etxepare lizeo ohian (lizeoa bera urruntzeago joan da, eraikin berri eta egoki batera). Orain arte hiru kolegio zauzkan Seaskak, Xalbador Kanbon, Piarres Larzabal Ziburun eta Manex Erdozaintzi-Etxart Larzabalen. Laugarren bat badauka orain beraz, Baionako Etxepare, inguruko ikastola desberdinetatik bai eta Kanboko kolegiotik etorritako ikasleekin: 63 ikasle eta 10 irakasle (bai eta beste zerbitzuetako langileak). 38 ikasle badira 6.ean, bi klasetan banatuak, eta 25 ikasle 5.ean. Heldu den urtean irekiko da 4.eko gela eta ondokoan 3.ekoa, artean behar diren obrak eginez haatik, eraikina doi bat zahartua izanki-eta. Dena den, Loli Jacob-Lafourcade lehendakaria eta Mañolo Espellet zuzendaria arras baikor agertu zaizkigu: "Burasoak biziki motibatuak dira, ainitz lan eginik udan gelak apailatzen". Paxkal Indo Seaskako lehendakariak, bere aldetik, Seaskaren sartze orokorraz digu hitz egin. "Sartze historikoa", Etxepare lizeo berriarekin Baionan, hiri honetan kolegioaren irekitzea ere, gorago aipatu bezala, Bokalen ikastola berri baten irekitzea 6 haurrekin, Hendaian ikastolak egoitza berri bat... Hots, argi berdeak pizturik daude, baina "erne egon behar da halere", ziola Paxkalek, ez baita deusik erdiesten borrokatu gabe eta erdietsitako hura ere azkar zaindu behar. Kopuruak goititu zaizkio Seaskari: 3.686 ikasle sartze honetan (+196), ondoko astetan 2 urteko 90 bat ikasle ere igurikatuak direla. 2.541 ikasle dira ama eskola eta lehen mailan, 845 kolegioan eta 300 lizeoan. Gela berriak ireki dira Bidarten, Beskoitzen, Ziburun, Azkaraten eta Basusarrin. Ikasle kopuruak poliki emendatu zaizkie Hiriburun, Angelun, Itsasun, Senperen... Gaurdanik, bosgarren kolegio baten irekitzeari buruzko gogoetak daramatza Seaskak, oraingo kolegioak kopuru gorenera heltzen ari baitira, dela Larzabalen, dela Ziburun ala Kanbon. Ondoko urtetan Lapurdin hain segur eraiki beharko da bosgarren kolegio hori, Basusarri-Ahetze-Bidarte-Miarritze eremu horretan. Anartean, hara beraz Etxepare lizeo berriak bere sartzea egin duela irailaren 1ean, Iban Thicoipe zuzendari berriarekin. Obrek urte bat iraun dute, 10 milioi euro gostarik. DesaÀ¯'¬'o handia errotik kausitua izan da. 300 ikasle ditu, horietan 25 profesional sailean. Irailaren 16an, larunbat honetan beraz estreinatuko da, goizeko 11etatik goiti. Parada ederra nahi duten guzientzat lizeo horren eremu nasaia bisitatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016