Azalekoa | 2017ko Agorrilaren 17a

Bixente Izkierdo, Urruñako ditxolari handia (4)

Joseba Aurkenerena

Gaur Clément Laurenzena karrika den pettarra beheiti zihoala behin, jendarme ezagun batzuk hurbildu zitzaizkion eta bere parean joanik hitz egiten zioten.

Gaur Clément Laurenzena karrika den pettarra beheiti zihoala behin, jendarme ezagun batzuk hurbildu zitzaizkion eta bere parean joanik hitz egiten zioten. Halako batean behetik goiti heldu zen jaun erretoreak ikusi, eta preso zeramatela pentsatuta honela erran omen zion Bixenteri: "Ai Bixente, orain ere hauekin zoaz? Eta Izkierdok honela erantzun: nahiago dut hauekin zurekin baino. Erretorea enterramenduetan ibiltzen baitzen." Mattin Aldakoren aitaren anaietako batek Lorentxo izena zuen. Behin norbaitek honela galdetu omen zion gure ditxolariari: "Bixente, ezagutzen zinuen Lorentxo? Eta Izkierdok erantzun: bai Lorentxo sortua zen ni baino lehentxo!"

Hauek eta ainitzez gehiago dira Urruñan Bixente Izkierdoz kontatzen direnak. Norbaitek bildu beharko lituzke denak liburu batean. Bitartean, eta zoritxarrez, hau bezalako artikulu laburrekin konformatu beharko. Bixente Izkierdo pertsonaia izan da Urruñan, xelebrea, eta arras maitatua, bere erantzun errimatuekin urruñarren bihotza pizten eta alaitzen baitzekien. Hil zenetik berrogeita bederatzi urte pasatu diren arren, haren erantzunek eta haren umoreak bizi-bizirik jarraitzen dute urruñarren oroitzapen kolektiboan, eta luzaz horrela izanen delakoan nago.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2017/08/17

Añanako Gatz Harana

P.J.

Añanako gesaltza, gibelean herria
Ananako%20gesaltza_%20gibelean%20herria

Duela urtea nonbait han, Graxi Solorzano azkaindar adiskideak Añanako Gatz Haranaz aipamen polita egin zaigun kazeta honetan berean, Azkaingo jende multzo batekin harateraineko itzulia eginik.

Irakurri segida

3414. zbk

Familiak badu baratze baten eite ez bazira beti han laster sasitzen da.

Serge Joncour

Gure Hitza | 2017/08/17

Kakahuetak

Peio Jorajuria

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan.

Kontatua izan zaidan istorioño bat da. Egiazkoa ala asmatuzkoa, berdin du. Lagunarteko aperitifa batean, edariarekin batera kakahuetak ere baziren jateko, bazkaria igurikatzeko artean gosea doi bat tronpatzeko gisan. Taldeko bat, kakahueta horiei so, bere buruari galdezka hasi zen gora-gora: "Kurios nindaikek jakitea nolako arboletan sortzen diren kakahuetak!" Inguruko lagunak elkarri so, irria ahal bezala beren baitan atxikiz. Batek: "Afrikako baobab handi horietan atzemanen dituk, zintzilik!" Beste batek: "Ez, ez, uste diat Asiako banbuetan aurkitzen direla eta pandak biziki maite dituela!" Galdekatzailea, beti serios, trufa airea sendi halere, bati: "Uste'uk?" eta besteari: "Ba ote?" Inguruko guziak irriz lehertu ziren orduan. Hirugarren batek nahi izan zuen halere ihardespen seriosagoa eman: "Lur barnean sortzen dituk, patatak egiten diren bezala!" Delako hark, mesÀ¯'¬'dakorrago eta doi bat gaitzitua: "Ba, zera, bota zak handiagoa!" Irriak biderkatu ziren. Alta, bai,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016