Han eta Hemen | 2017ko Agorrilaren 10a

Bixente Izkierdo, Urruñako ditxolari handia (3)

Joseba Aurkenerena

Emazte urruñarra duen Antton Luku idazle handiak honela kontatzen du Euskal kultura?

Emazte urruñarra duen Antton Luku idazle handiak honela kontatzen du Euskal kultura? izeneko liburu ospetsuan: Urruñan 1950-60 urteetan karrikan gora karrikan behera zebilen Bixente ditxolari famatua. Arratsalde apal batez herriko ostatu batera sartu zen balantzaka, afaria sukaldean prestatzen ari zelarik etxeko anderea. Bertute handiko emaztea, bere lekua atxikitzen baitzuen herrian. Eta karlosari ohartzearekin, mozkorrek ez omen baitute deus entzuten, goratik bota zuen: Ui, oi! Honek egun ere badu nahikoa! Bixentek so zikin batekin hitzetik hortzera: Denentzat da Jainkoa!

Baina, zalantzarik gabe, pasadizo gehien kontatu didana Mattin Aldako izan da, duela 77 urte Hattinga-baita etxean sortua dena. Honen aita, Dionisio zena, Bixenteren komunioko laguna zen, eta ditxolaria biziki ongi ezagutu zuena.

Behin, Bixente etxera joan zitzaien eta Mattinen Josef anaiak honela erran omen zion: "Egun on, Bixente. Zu beti promené. Eta Izkierdok erantzun: aberatsak beti ibiltzen ziren ere." Bixentek bazuen Antton izeneko anaia bat, hil zitzaiona. Behin Antton hilik zegoela ez zekien batek anaiaz galdetu zion: "Non duk Antton? Eta Izkierdok erantzun: Antton han duk, zeruko atean planton." Hargina trebea zela, dudarik ez. Behin egin omen zuen zerrietxola bat eta borta egitea ahantzi. Beste behin, berak egindako pareta bat erori omen zen eta nagusiak Bixente ikustean honela erran zion: "Hik egin pareta erori duk! Eta Izkierdok erantzun: ez nian betiko egina!" Etxeberri jaun erretoreak behin deitu omen zion eskolako paretak gisuaz zuritzeko. Eskatu behar zizkion sosengatik kezkatuta honela galdetu zion: "Errazu Bixente, ez didazu hausiki haundirik eginen? Eta Izkierdok erantzun zion ahoan eskas zituen hortzak erakutsiz: nere hortzekin ez!" Ainitzetan lanik gabe egoten zela eta, adiskide batek laster Ziburuko portuan itsasoratu behar ziren arrantzaleak gogoan zituela honela erran omen zion: "Baina Bixente, ez duzu lanik? Ibili beharko zinuke arrantzan. Eta Izkierdok erantzun: urerat erori lehenbiziko balantzan."
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3413. zbk

Zahartzearekin iduritzen zaigu egunak gero eta laburragoak direla.

Oliver Goldsmith

Azalekoa | 2017/08/10

Sanferminak iraganik Iruñaren bisita gozo eta lasaia

P.J.

Sanferminak%20iraganik%20Irunaren%20bisita%20gozo%20eta%20lasaia

Iruñeko bestak doi doia bururatuak zirela eta hango karrikak lasaitasunera itzuliak, turistak oraindik ez metaka etorriak, uztailaren 19ko egunaz, asteazkenez, baliatu da Euskaltzaleen Biltzarra elkartea Iruña hiri zaharra bisitatzeko, luzatua zuen gomitari ihardetsia zuten Ipar Euskal Herriko hogeita hamar bat euskaltzalerekin.

Iruñeko bestak doi doia bururatuak zirela eta hango karrikak lasaitasunera itzuliak, turistak oraindik ez metaka etorriak, uztailaren 19ko egunaz, asteazkenez, baliatu da Euskaltzaleen Biltzarra elkartea Iruña hiri zaharra bisitatzeko, luzatua zuen gomitari ihardetsia zuten Ipar Euskal Herriko hogeita hamar bat euskaltzalerekin. Eta gu ere gogotik juntatu gitzaie. Elkarte horren aitzineko urtetako bidaia kulturalentzat bezala, Gillermo Etxeberria donostiar elkarte-kideak zuen egitaraua pruntki prestatua.

Herriko Etxean ongi-etorria

Lehen hitzordua, Jon Martinez arte-historialariarekin genuen, Herriko Etxe aitzinean. Gidari paregabea zaigu suertatu, Iruñaren Alde Zaharra gostura zeharkatuz, argitasun asko eta askorekin. Baina lehen lehenik Herriko Etxea digu bisitarazi. Erdi esperantza genuen Joseba Asiron alkatea (auzapeza) gurutzatuko genuela egoitzaren barnetan, baina bazukeen besterik egiteko. Udaletxeko gela nagusian, hor genuen aldiz Diario de Navarrako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016