Han eta Hemen | 2017ko Ekainaren 29a

Jon Maia bertsulariaren liburu berria

Jon Maia eta Marta Agirrezabala
Jon%20Maia%20eta%20Marta%20Agirrezabala

Urretxun sortua da Jon Maia Soria 1972an. Ama Extremadurakoa, aita Zamorakoa. Etorkin semea da beraz. 7 urterekin Zumaiara joan zen bizitzera familiarekin. Eta hango bertsu eskolan abiatu.

Urretxun sortua da Jon Maia Soria 1972an. Ama Extremadurakoa, aita Zamorakoa. Etorkin semea da beraz. 7 urterekin Zumaiara joan zen bizitzera familiarekin. Eta hango bertsu eskolan abiatu. Etorkin seme bat bertsutan, ez da arrunta! Eta nolako bertsolaria! 1997an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko À¯'¬'nalean parte hartzeraino, Donostian. Beste hiru À¯'¬'naletara ere helduko delarik, 2001ean (Donostian), 2005ean eta 2009an (hauek biak Barakaldon). Ibilbide hortaz liburu autobiograÀ¯'¬'ko bat plazaratzen du gaur, esperientzia zehatz eta gogoetak ere tartekatuz: "Berriak jaio ginen" (280 orrialde, 20€). Andoainen kokatzen den Lanku bertso zerbitzuak du obra eder hori argitaratzen. Eta joan den astean Baionan genituen Jon Maia bera eta Lankuko Marta Agirrezabala, liburu horren aurkeztera etorriak. Behin batez Errenteriako Xenpelar bertsolari zenak "jaioko dira berriak" erran omen zuen. Hori gogoan dio Jon Maiak "berriak jaio ginen" titulua eman. Alabaina, bertsolari berriak saldoan etorri dira, ildo berriak irekiz. Horretarako hor izan dituztela Bertsozaleen Elkartea, bertsu eskolak eta bereziki bertsu irakasle dotore eta zintzoak, Jonek ezin aski eskertuzkoak. "Bertsolaritzarako atea handizki ireki didate, eni, periferiako mutilari, naizen bertsolari 'in vitro'-ari". "Ni bezalako pertsonaia bat nola posible da bertsolaritzara heltzea?" du Jonek behin baino gehiagotan pentsatu. Txikitatik gogoz ikasi zituen bertsolari zohitu askoren bertsuak, "Etxahun, Otaño, Pello Errota eta horienak". Miresten zituen. 10 urterekin Barkoxeko Etxahun bere aita-amekin agurtzera joateraino, hilobi aitzinean, ondoan zuela ere aita-amen adiskide batzuen 3 urteko mutiko koskorra, Joanes Etxebarria, hau ere bertsolari bilakatuko dena. Liburuan kontatzen digu hori guzia, "asko biluzten naiz, publikoki sekula erran ez ditudan gauzak idatziz, menturaz gehiegi" dioela ere. Bideko lagunak ere hor dituela hurbil, hala nola Unai Iturriaga bizkaitar bertsolaria, honek eginik liburuko marrazkiak, umorez beteak, askatasun osoa utzia ziola autoreak. Eta hori da hain zuzen Jon Maiaren ezaugarrietarik bat, umorea. "Euskal kulturak umore punttua falta du". Hots, bertsolaritzaren bilakaeraz lekukotasun paregabea dugu hor: "Bertsolaritza, eredugarria da eta kohesiotzailea sozialki; funtsezko funtzioa du, bertsuez haratago, euskara biziarazten du".
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3407. zbk

Zoriontsu zira zure urratsak zure solasen araberakoak badira.

Indira Gandhi

Azalekoa | 2017/06/29

Villa Pia ikastetxean elebitasun parekatua

P.J.

Villa%20Pia%20ikastetxean%20elebitasun%20parekatua

Ez da oraingoa Villa Pia ikastetxe pribatua, Baionan. 1959an eman zituen lehen urratsak. Gaur 740 ikasle ditu eta 50 irakasle. Denborarekin, euskara ere sartu zen ikastetxe horretan, haatik opzio edo hautuzko ikasgai gisa soilki, asteroko 3 orenekin.

Ez da oraingoa Villa Pia ikastetxe pribatua, Baionan. 1959an eman zituen lehen urratsak. Gaur 740 ikasle ditu eta 50 irakasle. Denborarekin, euskara ere sartu zen ikastetxe horretan, haatik opzio edo hautuzko ikasgai gisa soilki, asteroko 3 orenekin. Duela bost urte, 2012an beraz, Xavier Inchauspe orduko zuzendariak euskara bultzatu nahi izan zuen, sail elebiduna irekiz, besteak beste historia-geograÀ¯'¬'a euskaraz erakatsiz, Antton Curutcharry historialariarekin, 3 orenez klaseka, bigarrenean, lehenean eta terminalean. Iaz, irakasleen artean, informalki bezala, aipatzen hasi ziren zergatik ez sail hori oraindik gehiago indartu, ordu artekoa gutiegi zela iduritzen baitzitzaien. Hortaz mintzatu zaigu Mathieu Elgoyhen historia irakaslea.

Parekotasunaren bila

Gaur arte, astean sei oreneko irakaskuntza egiten da euskaraz Villa Pian, ikasleek daukaten 28 orenetarik: euskararen irakaspenak hiru oren ditu eta historia-geograÀ¯'¬'ak beste hiru. Urrun...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016