Han eta Hemen | 2017ko Ekainaren 15a

Bertsulari Ttiki Egunak

B.S.

Arazo tekniko batzuengatik aurtengo Bertsolari Txiki egunez bederazka ezin izan dugu berri eman kaseta honetan. Orokorki beraz hona nola iragan diren. Hiru izan dira.

Arazo tekniko batzuengatik aurtengo Bertsolari Txiki egunez bederazka ezin izan dugu berri eman kaseta honetan. Orokorki beraz hona nola iragan diren. Hiru izan dira. Lehenbizikoak maiatzaren 5ean Hendaiako Variétes aretoan ikusi ditu 8 ikastoletako 290 haur elkarretaratzen eta urtean zehar moldatu bertsu sortak kantatzen, Oskar Estanga musikan laguntzaile zutela. Ikastola horiek ziren: Angelu, Azkaine, Bidarte, Donibane-Lohizune, Hendaia, Hiriburu, Miarritze eta Urruña. Artetik Maddalen Arzallus eta Sustrai Colina bertsutan entzuteko parada izan dute. Bigarrena Larresoron maiatzaren 12an herriko gelan; 9 ikastola: Baiona Polo, Baiona Oihana, Hazparne, Itsasu, Kanbo, Lekorne, Sara, Senpere eta Uztaritze, orotara 330 haur. Hemen ere Oskar musikan, bertsutan aldiz Maddi Sarasua eta Sustrai Colina. Bi lehen egun horiek Aimar Karrika erakasleak kudeatu ditu. Hirugarren eta azkena iragan da Aiziritzeko herriko gelan Xan Alkhat erakaslea kudeatzaile, 260 haur, 8 ikastoletarik bilduak: Aloze, Amikuze, Arberoa, Baigorri, Garazi, Larzabale, Ortzaize eta Sohüta. Hemen M. Arzallus gitarrarekin eta bertsutan Nahia Sasco, Battitt Crouspeyre eta Amets Arzallus. Bertsolarien Lagunak elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dituzten Bertsolari Txiki egunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsolari irakasleek.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2017/06/15

Haziak mintzo

San Josep eskolako ikasleak

Ikasleak Philippe Albor eta Josiane Valenciarekin
Ikasleak%20Philippe%20Albor%20eta%20Josiane%20Valenciarekin

Itsasuko san JosefItsasuko San Josef ama eskolako ikasleek Kakoren istorioa deskubritu dute "JO KAKO JO" ikusgarriarekin. Kakok emozio ainitz baditu. Josiane Valencia-Aguerre eta Philippe Alborrek aurkeztu dizkigute beren ikusgarrian. eskolako ikasleek EMOZIOAK lantzen!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2017/06/15

Kanaldudek bere egoitza berria estreinatu du

Jean-Michel Anchordoqui Bidarraiko auzapezaren hitzaldia
Jean-Michel%20Anchordoqui%20Bidarraiko%20auzapezaren%20hitzaldia

Zer egun goxoa iragan dugun Kanaldudeko lagunen inguruan joan den larunbatean! Alabaina, alegeraki estreinatua izan da Bidarrain 2016ko otsailaz geroztik apailatua duten Uhaldea egoitza berria, Errobi bazterrean, Erdi Aroko zubi ederraren saihetsean.

Irakurri segida

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Azalekoa | 2017/06/15

Mbanza Ngunguko Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia

P.J.

Mbanza%20Ngunguko%20Gracia%20Dieudonne%20Ndongala%20Madiadia

Badu hiru urte eta erdi Ortzaize aldean dagola Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia apeza, 2013ko azaroan Kongotik etorririk. Lehen batean hiru urterentzat etorria zen, ondotik bertze hiru urterentzat luzatu du bere engaiamendua.

Badu hiru urte eta erdi Ortzaize aldean dagola Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia apeza, 2013ko azaroan Kongotik etorririk. Lehen batean hiru urterentzat etorria zen, ondotik bertze hiru urterentzat luzatu du bere engaiamendua. Ortzaize aldeko Jondoni Jakob parrokiako erretore ezarria izan da, parropkia horretako bost herrien (Suhuskune, Irisarri, Ortzaize, Arrosa eta Bidarrai) zerbitzuko, Arrosan daukala egoitza. Nahi izan dugu hobeki ezagutu eta hiru galde nagusi egin dizkiogu: bere erroak zein diren, zerk deliberarazi duen honat etortzera eta gaur zer ikuspegi daukan Euskal Herriaz.

Kongo leinukoa eta Kikongo hizkuntzakoa

Kongoko Errepublika Demokratikoa biziki handia da eremuz, Frantzia baino bost aldiz handiagoa nonbait han. 26 probintzia baditu, horietan Kongo-Erdialdea (lehenago Kongo-Beherea deitzen zena), herrialdearen mendebaldean, itsasoa hunkitzen duen lur zati bakarra. Horkoa da Gracia apeza, Mbanza Ngungu herrikoa. "Mon village" deitzen du herri...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016