Han eta Hemen | 2017ko Ekainaren 15a

Euskadiko Eskolarteko Bertsulari Xapelketa Saran, Aroa Arrizubieta xapeldun

B.S.

Aroa Arrizubieta xapelduna
Aroa%20Arrizubieta%20xapelduna

Zonbait urte zuen Euskadiko Bertsolari Txapelketaren À¯'¬'nala, 14-18 urte artekoena, ez zela iragan Iparralde honetan. Larunbatean Sarako trinketean iragan da aurtengoa. Entzulegoa tenorez bildurik, leporaino bete da pilotalekua.

Zonbait urte zuen Euskadiko Bertsolari Txapelketaren À¯'¬'nala, 14-18 urte artekoena, ez zela iragan Iparralde honetan. Larunbatean Sarako trinketean iragan da aurtengoa. Entzulegoa tenorez bildurik, leporaino bete da pilotalekua. Pantxika Solorzanok kudeaturik, 13 gazte ziren lehian, bi lurralde bakoitzetik, Zuberoa zela ordezkari bakar batekin. OÀ¯'¬'zioko lanen ondotik 6 hoberenak atxikiak izan dira bakarkako lanentzat, 3 mutiko eta 3 nexka, heietan Elixabet Etchandy Iparralde honetako txapelduna. Maila oneko saioa izan da burutik buru, entzulegoak preziatu duena handizki eta giro bat paregabea sortu. Azkenekoz txapeldun atera da Aroa Arrizubieta Gasteizko nexka gaztea, txapeldun-orde gelditzen zela Joanes Ilarregi Nafartarra. Sari banaketarekin, Amets Arzallusek janzten ziola txapela Aroari, eta bertsolarien azken agurrarekin bukatu da goiz partea. Lur Berri gelan Idoki elkarteak moldatu bazkariarekin, ez zen giro eskasik eta ondotik eguna bukatzeko rap freestylean aritu dira Odei Barroso eta Iñaki Vinaspre bertsolariak, ikusgarri bat eskainiz bereziki gazteen gostukoa. Holako eguna iraganez geroz ezin dira utzi eskertu gabe aktore guziak (bertsolari, aurkezle, epaile) eta antolatzaileak: E.H.B. elkartea eta Ikastolen Konfederazioa, sukaldariak, teknikariak, ahantzi gabe segurki Sarako Herriko Etxea laguntza handia ekarririk antolatzaileei bai trinketean, bai jan gelan. Goresmen eta eskerrak denei, heldu den urte arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2017/06/15

Haziak mintzo

San Josep eskolako ikasleak

Ikasleak Philippe Albor eta Josiane Valenciarekin
Ikasleak%20Philippe%20Albor%20eta%20Josiane%20Valenciarekin

Itsasuko san JosefItsasuko San Josef ama eskolako ikasleek Kakoren istorioa deskubritu dute "JO KAKO JO" ikusgarriarekin. Kakok emozio ainitz baditu. Josiane Valencia-Aguerre eta Philippe Alborrek aurkeztu dizkigute beren ikusgarrian. eskolako ikasleek EMOZIOAK lantzen!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2017/06/15

Kanaldudek bere egoitza berria estreinatu du

Jean-Michel Anchordoqui Bidarraiko auzapezaren hitzaldia
Jean-Michel%20Anchordoqui%20Bidarraiko%20auzapezaren%20hitzaldia

Zer egun goxoa iragan dugun Kanaldudeko lagunen inguruan joan den larunbatean! Alabaina, alegeraki estreinatua izan da Bidarrain 2016ko otsailaz geroztik apailatua duten Uhaldea egoitza berria, Errobi bazterrean, Erdi Aroko zubi ederraren saihetsean.

Irakurri segida

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Azalekoa | 2017/06/15

Mbanza Ngunguko Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia

P.J.

Mbanza%20Ngunguko%20Gracia%20Dieudonne%20Ndongala%20Madiadia

Badu hiru urte eta erdi Ortzaize aldean dagola Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia apeza, 2013ko azaroan Kongotik etorririk. Lehen batean hiru urterentzat etorria zen, ondotik bertze hiru urterentzat luzatu du bere engaiamendua.

Badu hiru urte eta erdi Ortzaize aldean dagola Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia apeza, 2013ko azaroan Kongotik etorririk. Lehen batean hiru urterentzat etorria zen, ondotik bertze hiru urterentzat luzatu du bere engaiamendua. Ortzaize aldeko Jondoni Jakob parrokiako erretore ezarria izan da, parropkia horretako bost herrien (Suhuskune, Irisarri, Ortzaize, Arrosa eta Bidarrai) zerbitzuko, Arrosan daukala egoitza. Nahi izan dugu hobeki ezagutu eta hiru galde nagusi egin dizkiogu: bere erroak zein diren, zerk deliberarazi duen honat etortzera eta gaur zer ikuspegi daukan Euskal Herriaz.

Kongo leinukoa eta Kikongo hizkuntzakoa

Kongoko Errepublika Demokratikoa biziki handia da eremuz, Frantzia baino bost aldiz handiagoa nonbait han. 26 probintzia baditu, horietan Kongo-Erdialdea (lehenago Kongo-Beherea deitzen zena), herrialdearen mendebaldean, itsasoa hunkitzen duen lur zati bakarra. Horkoa da Gracia apeza, Mbanza Ngungu herrikoa. "Mon village" deitzen du herri...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016