Herriz Herri - Ahetze (L) | 2017ko Ekainaren 08a

Omenaldia: Txomin Ezponda

Panpili

Ekainaren 11n, Ahetzeko "Herritarren hitza" elkarteak eta Bertsularien Lagunek antolatzen dute omenaldi bat Txomin Ezponda bertsulariari.

Ekainaren 11n, Ahetzeko "Herritarren hitza" elkarteak eta Bertsularien Lagunek antolatzen dute omenaldi bat Txomin Ezponda bertsulariari. Goizeko 11k eterdietan hasiko da omenaldia, ondotik zintzur bustitzea. Oren batean bilduko gira mahainera zikiro on baten jateko (prezioa 23€). Bazkalondoan entzunen ditugu Uhabia ikastolako haurrak, Txominen bertsulari lagunak eta Pantxoa Carrère kantariaren kantu politak. Kiki Borda ere hor izanen da bere musikarekin, denak omore onean kantuz arrarazteko. Bazkaltzeko izena eman nahi dutenek deitu telefonoz 06.06.93.03.50.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Sara (L) | 2017/06/08

Zazpiak Bat

Ganex

Mutiko dantzari ttikiak
Mutiko%20dantzari%20ttikiak

Gan den ortzirale arratsaldean Zazpiak Bat dantza taldeak erakutsi du bere taldea, 60 ttiki eta 50 bat heldu bainan ez ziren denak hor helduak, denetara badira 110 baino gehiago, Arantxa Arozarena lehendakariak bere lagunekin badituzte mereximenduak.

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017/06/08

Sortze

Badu orain hilabete bat pasaturik Arkigaraian edo Kapotenean Bittori Martinon eta Pantxo Heguy andere-jaunek bigarren seme bati ongi etorri egin diotela. Uhain izendatu duten mutiko koskorrari zorionak. Ioane anai zaharrenak ahusatzeko lagun xarmanta ukanen duke hemendik goiti. Goresmenak aitama uroseri eta goraintziak bi eskualdetako aitatxi amatxieri.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017/06/08

Dolu

Baiguratik

Maiatzaren 29an lagundu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Anton Camou Ibarneko nagusi aitatxitua, 80 urtetan itzali dena, biziaren alderdi penagarriak pairaturik, bereziki azken denbora hautan. Gaztedanik ezagutuak zituen bizitzaren aro okerrak ere, 7 haurreko familia batean sortua, ama galdurik bera oraino gaztetxoa zelarik. Gero, garai hartako lagunek bezala Aljeriako gerlaren pisua jasana urte pare batez. Ondotik, zonbait urte Ameriketan pasaturik, Eliane bizilagunarekin hartu zuten Ibarnea laborantza etxaldearen segida zauzkan dohain ederrak frogatuz, hiru haurreko familia ohoragarria altxatzen zutela etxaldearen geroa edo segida segurtatuz. Herriko elizak jasanahaleko adiskide eta ezagunek osatzen zuten jendetza batez inguraturik eta ahaidegoan duten Jean-Pierre Cachenaut apezak, berea duen talenduarekin, kudeatu elizkizun guziz kartsu eta ezagutzaz beteak lagun, orai Anton gure adiskidea pausa dadiela egiazko bakean. Eliane bizilagunari bereziki bai eta familiako...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/06/08

Dolu

Joan den ortziralean iragan dira Carmen Montau-ren ehorzketak. Sortzez Petricorena, izen bereko tailer-saltegiko alaba, Bernard Montau-rekin ezkondua zen eta hiru seme-alaben ama. Duela dotzena bat urte alargundurik, laster Larrazkena xaharretxeratu zen eta hor pausatu da 72 urte zituela. Familia altxatuz, zonbait enpresetan lan eginez, pilotaz ainitz arduratu da, lehenik palaz pilotari bezala eta ondotik trebatzaile bezala neskatoekin. Penetan gelditzen den familia guziari doatzi gure dolumin zintzoenak.

...

Irakurri segida

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Azalekoa | 2017/06/08

Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde

L.T.

Euskaraz%20lan%20egiteko%20eskubidearen%20alde

ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua "Indarberritzen" lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15ean eta 16an. Lau urtero iragaten den kongresu honek ia 100.000 kide dituen sindikatuaren norabide nagusia deÀ¯'¬'nitzen du alor sindikal, sozial eta politikoan.

ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua "Indarberritzen" lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15ean eta 16an. Lau urtero iragaten den kongresu honek ia 100.000 kide dituen sindikatuaren norabide nagusia deÀ¯'¬'nitzen du alor sindikal, sozial eta politikoan. ELAko genero, berdintasun, immigrazio eta euskara arduraduna den Leire Txakartegik aurkezten digu kongresu honetan euskararen normalizazioaren alde duen engaiamenduaren indartzeko xedea.

Kokapen politikoa

a) Kapitalismo neoliberalak homogeneizazio kulturala eragiten du (inÀ¯'¬'‚uentzatzen) eta ekonomikoki errentagarriak ez diren jarduera (aktibitateak), kultur-ekintza eta hizkuntzak desagerrarazten. Asimilazio kultural hau gure herrian ere ari da. Euskararen ordezkapen prozesua etengabea da (gelditu gabekoa) espainola eta frantsesaren alde, lurralde eta eremu guzietan, eta ondorioz, gure herrian ez da posible euskaraz bizi eta lan egitea.

b) Euskal langileek euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016